Polina Astakhova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polina Astakhova
Gimnasta

Informazio pertsonala
Izen osoaPolina Grigorievna Astakhova
Поліна Григорівна Астахова
Полина Григорьевна Астахова
Ordezkatutako herrialdea Sobietar Batasuna
Jaiotza1936ko urriaren 30a
Zaporizhia, Ukraina
Heriotza2005eko abuztuaren 6a
Kiev, Ukraina
Garaiera166 zentimetro
Pisua56 kilogramo
DiziplinaEmakumezkoen gimnasia artistikoa
KlubaShakhtar Donetsk,
Avangard Kiev,
CSKA Kiev
EntrenatzaileaNikolai Tolkatxev

Polina Grigorievna Astakhova (ukraineraz: Поліна Григорівна Астахова, Polina Grigorivna Astakhova; errusieraz: Полина Григорьевна Астахова, Polina Grigoryevna Astakhova; Zaporizhia, Ukraina, 1936ko urriaren 30a - Kiev, 2005eko abuztuaren 5a) sobietar gimnasta izan zen. Astakhovak hamar olinpiar domina irabazi zituen guztira. 1956an joan zen bere lehen Olipiar Jokoetara, Larisa Latynina sobietar izarra buru zuen gimnasta taldean. Ariketa konbinatuen lehiaketa irabazi zuten. 1959an, Astakhovak Europako bi txapelketa irabazi zituen: barra asimetrikoetan bata; lurreko ariketetan, bestea. 1960an eta 1964an, Astakhovak eta haren taldekideek urrezko olinpiar domina lortu zuten berriro, taldekako ariketa konbinatuetan. 1960an, barra paralelo asimetrikoetako urrea ere bereganatu zuen Astakhovak; orobat zilarra, lurreko ariketetan, eta brontzea, banakako lehiaketa orokorrean. 1961ean, Astakhovak eta beste sobietar gimnasta batzuek aise garaitu zituzten Estatu Batuetako gimnasta onenetako batzuk. Urte bereko Europako txapelketetan, Astakhova bigarren gelditu zen ariketa konbinatuetan. 1964an, Tokioko Olinpiar Jokoetan, urrea, zilarra eta brontzea irabazi zituen, barra asimetrikoetan, lurreko ariketetan eta banakako lehiaketa orokorrean, hurrenez hurren. Handik laster, Astakhova erretiratu egin zen lehiaketetatik. 1972an itzuli zen Olinpiar Jokoetara, Sobietar Batasuneko gimnasten arduradun gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polina Astakhova Aldatu lotura Wikidatan