Ponto (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau greziar jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ponto (argipena)».
Ponto (mitologia)
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
DomeinuaMediterraneoa
Familia
AmaGaia
Seme-alabakNereo, Taumante, Fortzis, Zeto, Euribia, Telchines (en) Itzuli, Halia, Lycus (en) Itzuli, Damon (en) Itzuli, Adméto (en) Itzuli, Egeon eta Cepheus (en) Itzuli
Anai-arrebakUrano

Greziar mitologian Ponto edo Pontos (antzinako grezieraz Πόντος "itsasoa", latinez Pontus), antzinako itsasoko jainko aurreolinpiar bat zen, Gearen semea eta Uranoren anaia. Hesiodok (Teogonia, 116) Geak Ponto berak bakarrik erditu zuela kontatzen du, inor bikotekide bezala izan gabe. Berarentzat, Ponto, ez da itsasoaren pertsonifikazio bat baino askoz gehiago. Higiniok (Fabulak) Ponto, Geak Eterrekin, airearekin izan zuen semea dela dio.

Gearekin, itsasoko agureak ziren Nereo eta Taumanteren (itsasoaren "miraria") aita izan zen, itsasoaren alde arriskutsuenena, Fortzis eta honen emazte eta arreba Zetorena, eta Euribia jainkosa "indartsua"rena. Talasarekin (honen izenak "itsasoa" soilik esan nahi du baina erro aurregreziar batean) Telkinen aita izan zen.

Ozeano itsasoko titanarekin alderatu, honen presentzia greziarren artean askoz garbiagoa zelarik.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]