Poreč

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basilika Eufrasikoaren multzo episkopala Porečeko gune historikoan1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Poreč019.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, iv
Erreferentzia 809
Kokalekua KroaziaKroazia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Poreč edo Parenzo (kroazieraz:Grad Poreč, italieraz: Città di Parenzo) Kroaziako hiria da. Istriar penintsulako mendebaldeko kostaldean kokaturik dago eta 17.460 biztanle ditu (2001). San Nikolas irlak babesten duen badia ederra dauka. Poreč Gizateriaren Ondare izendatu du Unescok VI mendeko Basilika Eufrasikoarengatik eta gaur egun Itsaso Adriatiko iparraldeko hiri bisitatuenetako bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etruskoekin komertzioa eratzeko histrioek sortu zuten Poreč. k.a. II mendean erromatarrek konkistatu eta Colonia Iulia Parentium kolonia bihurtu zuten. Berehala itsas portu militarra bihurtu zen. Hortik aurrera Istria guztiak izan zuen historia bera izan du. 1947an Jugoslaviaren barnean gelditzerakoan kroazierazko Poreč izena hartu zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Basilika Eufrasikoa (kroazieraz Eufrazijeva bazilika): Euphrasius apezpikuak eraikitako VI mendeko multzo episkopala da, basilikaz gain sakristia, bataiotegi oktogonala eta kanpandorrea hartzen baititu. Bizantziar estilokoa da eta mosaiko ederrak ditu. Basilikak hiru abside ditu eta bakoitzean aldare bana.
  • Alde zaharra: Penintsula txiki batean kokaturik dago. Herria inguratzen duen harresiak bi dorre ditu, bata pentagonala eta bestea gotikoa. Foro erromatarra zegoen tokian Marafor plaza dago eta oraindik ikus daitezke tenplu baten aztarnak.
  • Baredine leizea: Istrian dagoen monumentu geologiko ireki bakarra da. Itxura oso bereziak hartzen dituzten estalagmitak ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poreč Aldatu lotura Wikidatan