Portillada
Portillada | |
---|---|
Mota | ibai |
Geografia |
Portillada Nafarroako ibaia da, Aragoi ibaiaren adarra; 30 km. 15 km egiten ditu Nafarroan, eta Zaragozako herrialdean gainerakoak. Xabier, Kaseda eta Zarrakazteluko udalerrietako lurrak ureztatzen ditu, ura Aragoi ibaian isuri baino lehen. Izen desberdinak ditu herrien arabera. Portillada izeneko sakana gurutzatzen du, Zarrakastelun; bertan izen bereko urtegia dago.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Portillada ibaia Auñamendi Entziklopedian.