Xabier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Xabier (argipena).

Xabier

 Nafarroa Garaia

Xabierko armarria

Izen ofiziala Javier
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Alkatea María José Gindano Laborda
(AISFJ, eskuineko indep.)
Herritarra xabiertar
Koordenatuak 42°35′33″N 1°12′16″W / 42.59250°N 1.20444°W / 42.59250; -1.20444Koordenatuak: 42°35′33″N 1°12′16″W / 42.59250°N 1.20444°W / 42.59250; -1.20444

Villa Javier.jpg

Eremua 46,7 km2
Garaiera 465 m
Distantzia 52 km Iruñera
Posta kodea 31411
Biztanleria 120 bizt. (2012)
Dentsitatea 2,57 bizt./km²

Xabier[1] (ofizialki Javier) Nafarroa Garaiko ekialdeko udalerri bat da, Zangozako merindadekoa. Itsas mailatik 465 metro gorago dago, Nafarroako hiriburutik 52 kilometro ekialde hego-ekialdera. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan, 120 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabierko Gaztelua.

Xabier Zangozako merindadeko ekialdean dago, Huesca probintziaren mugatik hurbil. Bi herrigune ditu, bata iparraldean, Ledeatik gertu, eta bestea hegoaldean, Kasedaren ondoan.

Iparraldeko herriguneak Zangozarekin egiten du muga ekialdean eta hegoaldean, Esarekin iparraldean, eta Ledearekin mendebaldean. Hegoaldeko guneak, berriz, Zangozarekin egiten du muga iparraldean, Kasedarekin mendebaldean, eta Zaragozako probintziarekin ekialdean eta hegoaldean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabierren, itsas mailatik 456 metro gorago, Nafarroako gobernuak 1929an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

Xabierko gaztelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X. mendean eraiki zuten herriko eraikinik nabarmenena: Xabierko gaztelua. XIX. mendearen bukaeran zaharberritu zen.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1847 eta 1857 urteetako erroldaren artean, Xabier udalerriak Peña eta Rocaforte edo Rocafuerteko kontzejuak (azken hori gaur egun Zangozaren barruan) anexionatu zituen.

Biztanleriaren bilakaera
1897 1900 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2004
171 260 241 272 354 250 184 184 158 113 77

2008ko erroldaren arabera, bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 8,57 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu noranzko bakoitzean, eta ibilbide hau du:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabierko alkatea [[Agrupación Independiente San Francisco Javier (AISFJ) eskuineko zerrendako María José Gindano Laborda da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkariak lortu baitzituen. Balio gabeko botoak bi izan ziren (emandako boto guztien % 2,50) eta boto zuriak bederatzi izan ziren (% 11,54). Abstentzioa % 29,20 izan zen.

Xabierko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Jose Gindano Laborda (AISFJ) 59 Bai
Leire Rebole Labairu (AISFJ) 56 Bai
Emilio Etxegoien Askuntze (AISFJ) 54 Bai
Jesus Maria Perez Perez (AISFJ) 47 Bai
Beltran Ibarra Malo de Molina (AISFJ) 12 Bai

2011n ere AISFJ eta María José Gindano nagusitu ziren, baina hauteskundeetako lehiakide izan zuen 24 urtez alkate izandako Ángel Ciprések[3] bultzatutako DNEren zerrenda bat. Eskuin muturreko DNEk ez zuen hautetsirik lortu. Ciprés, Nafarroan gehien iraun duen alkateetakoa, lehen Nafarroako Alderdi Popularraren sortzaileetakoa izan zen, eta UPNrekiko itunaren aldekoa;[4] 2008an PPra pasatu eta gero, bai bera bai haren alaba, Nieves, alderditik bota zituzten desadostasun politikoak zirela kausa.[5]

Udala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabierko udaleko idazkaria Petilla de Aragongo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Santua kalea, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Ángel Ciprés Espartza
2007-2011 María José Gindano Laborda AISFJ
2011-2015 María José Gindano Laborda AISFJ

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Xabier eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 2,44k zekien euskaraz.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren hasieran, Xabierko gaztelurako erromesaldi handia izaten da, Nafarroako patroi santuaren omenez, Xabierraldia izenekoa.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xabier Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa