Prestige
Wikipedia(e)tik
| Prestige | |
|---|---|
| Mota | petroliontzia |
| Uretaratzea | 1976 |
| Ezaugarriak | |
| Tonajea: | 42.820 |
| Luzera: | 243,5 m |
| Zabalera: | 34,4 m |
| Zingoa: | 14 m |
Prestige kasko bakarreko petroliontzi bat izan zen. 77.000 tona petrolio zeramatzala, 2002ko azaroaren 13an Galiziako (Espainia) kostaldean hondoratu zen eta marea beltza sortu, Mariano Raxoi ministroa zela. Costa da Morte ingurua kaltetuenetarikoa izan zen.
Espainia, Portugal eta Frantziako kostaldeak beltzez busti zituen. 2005. urtean oraindik ondorioak nabarmenak ziren kostaldeetan. Ontziaren kapitaina, Apostoulos Mangouras greziarra, salbamendu-ekipoekin ez kooperatzeagatik atxilotu zuten, baina 2005. urterako jadanik kalean zen. Euskal Herriko kostaldera ere iritsi ziren petrolio arrastoak.
[aldatu] Nunca Mais
Nunca Mais izeneko plataformak hilabete haietan taldeak eta hiritarrak batu izan zituen hondamendia salatzeko.

