Primulazeo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Primulazeo
Primula vulgaris


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Landare loredunak
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Ericales
Familia: Primulaceae
Vent.

Primulazeoak (Primulaceae) 24 bat generotan banaturiko 1000 espezie dituen landare loredunen familia da. Landare belarkarak dira, gehienbat Ipar Hemisferioko eskualde hotz eta epeletan bizi direnak. Espezie asko (Primula, Cyclamen, Lysimachia[1]) apaingarri gisa kultibatzen dira. Beste batzuk herri medikuntzan (pasmo-belarra[2], Coris monspeliensis) edo koloregaiak lortzeko erabiltzen dira.

Loreak hermafroditak eta, Coris generoan izan ezik, erregularrak dira, bakartiak edo infloreszentzietan elkartuak (lore-buru, unbela edo panikuletan)[3]; askotan, hosto errosetaren erdian sortzen diren garetan (hostorik gabeko lore-zurtoinak, braktea babesleekin) antolatuak. Kaliza iraunkorra da, oinaldean soldatutako 5 sepaloz osatua. Korola ezkila-formakoa izaten da, soldatutako 5 (batzuetan 4) petaloz osatua, gehienetan horizontalak diren gingilekin. 5(10) lorezilak petaloekin soldatuta daude. Fruitua kutxatila erakoa da [4].

Generoak [aldatu]

Ondorengo generoak Primulazeoen baitan sartzen ohi ziren, baina, zenbait ikerlariren arabera (M. Källersjö et al., 2000[5]) Myrsinaceae familiaren barnean egon beharko lirateke:

Erreferentziak [aldatu]

  1. Primulaceae Herbario virtual del Mediterraneo Occidental
  2. Pasmo-belarra Euskal Heritar Medikuntza
  3. L. WATSON eta M. J. DALLWITZ: Primulaceae Vent. The families of flowering plants
  4. Primulazeae Euskalterm
  5. Mari KA LLERSJO, Gullevi BERGQVIST eta Arne A. ANDERBERG: Generic realignment in primuloid families of the Ericales s.l.: a phylogenetic analysis based on DNA sequences from three chloroplast genes and morphology American Journal of Botany. 2000;87:1325-1341

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Primulazeo