Pudong barrutia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pudong (浦东新区)

Shanghai-pudong panorama.jpg
Pudong barrutiaren ikuspegia, mendebalderantz begiratuta.
Udalerria Shanghai
Pudong barrutia non dagoen adierazten duen Txina-ko/-go/-eko mapa
Pudong barrutia

Shanghai administrative Pudong.svg

Koordenatuak: 31°14′45″N 121°32′54″E / 31.24583°N 121.54833°E / 31.24583; 121.54833Koordenatuak: 31°14′45″N 121°32′54″E / 31.24583°N 121.54833°E / 31.24583; 121.54833
Azalera 522,8 km²
Garaiera 5 m
Biztanleria 1.770.000 (2006)
Dentsitatea 3.385,62 bizt./km²

Pudong barrutia (Txinera sinplifikatuz: 浦东; pinyineraz: Pǔdōng) edo ofizialki "Pudongeko Gune Berria" (Txinera sinplifikatuz: 浦东新区; pinyineraz: Pǔdōng Xīn Qū), Shanghai osatzen duten barrutietako bat da. 2006ko erroldaren arabera, 1.770.000 biztanle eta 522,8 kilometro koadroko azalera zeukan.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pudong hitzaren esanahia "Huangpuren ekialdean" da, eta hitzaren jatorria argi ikus daiteke barrutiak Huangpu ibaiarekiko duen kokapena ikusita. Barrutiak, Huangpu ibaiarekin egiten du muga mendebaldean, eta Txinako Ekialdeko itsasoarekin ekialdean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pudong, Txinako gunerik aberatsenetakoa da gaur egun, eta BPGaren balioa 38,5 milioi dolarrekoa izan zen 2008an, Uruguai bezalako herrialdeen ekonomiaren antzera. Gaur egun, Pudongek Txinako Herri Errepublikako sei probintziak ainako ekonomia dauka biztanleri askoz txikiagoarekin.

Lujiazui[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lujiazui»

Lujiazui Shanghai hiriko gune ekonomiko garrantzitsua da, hiriak duen finantza barrutietako bat. 1990eko hamarkadaren amaieran sortu zuen gobernuak Pudong barrutiaren hegoaldean, Bundaren aurrez aurre eta Huangpu ibaiaren ondoan.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua»

Barrutiaren ipar-ekialdean, Shanghai udaltasuneko aireporturik garrantzitsuena dago. 2008an 28 milioi bidaiarik erabili zuten.

Maglev trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Shanghai Maglev trena»

2002. urtean mugitzeko lebitazio magnetikoa erabiltzen duen munduko lehen trena zabaldu zen Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua eta Longyang kalean dagoen tren geltokiaren artean. 30 kilometroko ibilbidea 7 minutu eta 21 segundotan egiten du trena, eta 431 kilometro orduko abiadura lortzen du.

Yangshan ur sakoneko portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Shanghaiko portua»

Yangshan ur sakoneko portua, Shanghaiko portua osatzen duten kaietako bat da, hiriaren hegoaldeko itsasoan, kostaldetik 30 miliara eraikia. Bertara heltzeko Donghai zubia Pudong barrutiaren hego-ekialdeko muturretik abiatzen da, itsasoaren erdian eraikitako kontainer porturik handienera.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sartaldeko Perla dorrea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pudong barrutia Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Shanghairen banaketa administratiboa Txinako Herri Errepublikaren bandera
Shanghai erdiguneko barrutiak: Changning | Huangpu | Hongkou | Jing'an | Luwan | Putuo | Xuhui | Yangpu | Zhabei
Shanghai erdigunearen inguruko barne barrutiak: Baoshan | Jiading | Minhang | Pudong
Shanghai erdigunearen inguruko kanpo barrutiak: Fengxian | Jinshan | Nanhui | Qingpu | Songjiang
Shanghaiko konderriak: Chongming
Txinako udaltasunak: Beijing, Chongqing, Shanghai, Tianjin