Pullman greba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pullman greba
Irudia
Motagreba
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Pertsona hilak30

Pullman greba Ameriketako Estatu Batuetako trenbide nazionalaren greba bat izan zen, 1894ko maiatzaren 11tik uztailaren 20ra burutu zena, eta Estatu Batuetako lan-zuzenbidearen inflexio-puntua izan zena. Pullman Konpainiaren, trenbide nagusien eta Estatu Batuen gobernu federalaren, Grover Cleveland-en menpekoa, aurka aritu zen American Railway Union (ARU). Greba eta boikotek nazioaren merkantzia eta bidaiari trafikoaren zati handi bat itxi zuten Detroit-ren mendebaldean, Michiganen. Gatazka Pullman-en hasi zen, Chicagon, maiatzaren 11an, non Pullman Konpainiaren fabrikaren 4.000 langile inguruk greba hasi zuten soldaten murrizketen erantzun gisa.

Pullman autoak ekoizten ziren fabriken langileen gehiengoa Pullman “konpainiaren hirian” bizi ziren, Chicagoren hegoaldean, Illinois.[1] George Pullman industrialak diseinatu zuen komunitate eredu gisa.[1] Afroamerikarrak kontratatu nahi zituen enpresaren lan batzuk egiteko. Pullman-ek iragarkiak eta bestelako kanpainak erabili zituen langileak bere konpainiara erakartzen laguntzeko.[2]

Bere enpresak langileak kaleratu eta soldatak murriztu zituenean, ez zituen alokairuak jaitsi, eta langileek greba antolatu zuten. Grebaren arrazoien artean Pullman hiriaren demokraziaren gabezia eta politika, langileei egiten zitzaien kontrol paternalistak enpresaren aldetik, ur eta gas tasen prezio altuak, eta konpainiaren ezezkoak langileek etxeak erosteko. Oraindik ez zuten langile batasuna sortu.[1] Eugene V. Debs-ek sortu zuen 1893. urtean, ARU trenbidearen langile ez-kualifikatuen erakundea zen. Debs-ek ARUren antolatzaile batzuk eraman zituen Pullman-era eta fabrikan pozik ez zeuden langile asko kontratatu zituen.[1] Pullman konpainiak ARU edo beste erakundeak aitortzen ez zituenez, ARUk fabrikaren aurkako greba bat antolatu zuen, baina garaipena oso urrun zegoen. Greba irabazteko, Debs-ek erabaki zuen Pullman autoan gelditzean trenbidean zehar. Trenbidean lan egiten zuten Pullman-eko langileek (atezainak eta gidariak) ez zuten greban parte hartu.[1]

Debs-ek eta ARUk boikot masibo bat antolatu zuten Pullman autoak garraiatzen zituzten trenbide guztien aurka. Detroiten mendebaldearen ia trenbide linea guztiei eragin zien eta 27 estatuko 250.000 langilek parte hartu zuten.[3] The Railroad brotherhoods eta American Federation of Labor (AFL) ez zuten boikotarekin bat egin, eta trenbideen General Managers Association erakundeak oposizioa koordinatu zuen. Hogeita hamar pertsona inguru erailak izan ziren liskarretan eta sabotajeek 80 milioi dolar-eko balioko kaltean eragin zituzten.[4][5] Gobernu federalak agindu judizial bat lortu zuen sindikatuaren, Debs-en eta boikotaren beste liderren aurka, posta garraiatzen dituzten trenen aurka sabotajeak ez egiteko aginduz. Grebalariek agindu hori ukatzean, Grover Cleveland-ek armada bidali zuen grebalariek trenen aurkako sabotajeak ekiditeko. Biolentzia hiri askotan gauzatu zen, eta greba eten zen. Clarence Darrow zegoen ekipo baten defentsarekin, Debs agindu judizial bat ez betetzeagatik kondenatua izan zen, eta kartzela-zigorra ezarri zioten. Ondoren ARU disolbatu egin zen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

American Railway Union-eko langileak barrikaden hasieran, 1894ko ekainaren 26ko gauean.

Atzerapen larri batean (1893ko izua), Pullman Palace Car Company-ak soldatak murriztu zituen, bidaiarientzako ibilgailuen eskaria jaisten zihoan bitartean eta konpainiaren diru-sartzeak murriztu zirelako. Langile ordezkaritza batek salatu zuen soldatak murrizten zirela, baina enpresaren etxebizitzen errenta eta hiriaren kostuak ez. Konpainiaren jabeak, George Pullman, alokairuak jaistea ukatu zuen.[6]

Boikota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pullman fabrikaren lagile askok American Railway Union (ARU) erakundean sartu ziren, Eugene V. Debs-ek zuzenduta, grebarekin bat egin zutenak non ARUren kide batzuk Pullman autoak zituzten trenak erabiltzea ukatu zuten. Grebaren momentuan, langileen %35a gutxi gorabehera ARUren kide ziren.[3] Debs-ek 1894ko ekainaren 26an hasi zuen boikota. Lau egunetan, hogeita bederatzi trenbide ezberdineko 125.000 langilek lana utzi zuten Pullman autoak erabili ordez.[7] Erantzuna General Managers’ Association erakundearen bitartez koordinatu zen, 1886an sortu zena eta 24 linea ezberdin elkartzen zituena Chicagon.[8][9] Trenbideek ordezko langileak kontratatzen hasi ziren (eskirolak, greba-hausleak), eta horrek konfrontazioak areagotu zituen. Beltz asko bildu zituen enpresak eskirol gisa, baina hauek ez zuten grebarekin bat egin, ARUren baitan zegoen arrazismoarengatik. Horrek arraza-tentsioa areagotu zuen.[10]

1894ko ekainaren 29an, Debs-ek bilera baketsu bat antolatu zuen Blue Island-eko, Illinois, langileen babesa lortzeko greban. Gero, jende-multzo horren barruan zeuden talde txiki batzuk ondoan zituzten eraikin batzuk erre zituzten eta tren bat errailetik atera.[11] Mendebaldeko estatuen toki batzuetan, grebaren jarraitzaile batzuk errailetan barrikadak eraiki eta eskirolei erasotu eta iraindu zituzten. Horrek nazio-atentzioa eta gobernu federalaren erantzuna izatea.

Gobernu federalaren esku-hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grover Cleveland presidentearen menpean, Richard Olney, Estatu Batuetako Fiskal Nagusia, grebaz arduratu zen. Olney trenbide abokatua izan zen, eta oraindik 10.000$ atxikitzen zituen Chicago, Burlington eta Quincy Railroad enpresetatik, Fiskal Nagusi bezala 8.000$ ere kobratzen zituelarik.[12] Sindikalisten liderrak grebak babestea debekatzen zuen eta langileak kaleratzeko edo lana uzteko agindu-judizial bat eskuratu zuen Olneyk. Debs eta ARUren beste lider batzuk neurri hori ezikusi zutenez, armada federala konbokatu zen agindua betetzeko.[13] Hasiera batean Debs-ek greba ahalik eta lasterren hasi nahi zuen, baina antolakuntza hobe batean zentratu zen. Sindikatuaren langile guztiak greba orokor batera konbokatu zituen Chicagon, baina Samual Gompers, AFLko buruzagia eta beste sindikatuek ez zuten grebarekin bat egin, eta grebak porrot egin zuen.[14]

Hiriz hiri, armada federalaren indarrek nazio garraio sistema ixteko ARUren indar guztiak akabatu zituen. Milaka Estatu Batuetako presozain eta nazioaren 12.000 soldadu inguruk, Nelson Miles jeneralaren menpean, neurriak hartu zituzten grebalarien aurka. Cleveland presindeteak trenak berriz funtzionatzea nahi zuen, posta zerbitzua funtzionatu zezan. Bere abokatuek argudiatu zuten Sherman-en Antimonopolio Legea betetzen ez zuela eta segurtasun publikoaren mehatxua zela. Armada iristea eta langile batzuk erailak izatea, biolentzia foku gehiago ireki zituen. Greba iraun zuen bitartean, 30 grebalari izan ziren erailak eta 57 zaurituak. Jabegoaren aurkako kostuak 80 milioi dolar baino gehiagokoak izan ziren.[4][5][15]

Herriaren erantzunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grebak herrialde osoaren herri eta hiri askotan izan zuen eragina. Trenbide-sareko langileak zatituta zeuden, hainbat langile kualifikatu (ingeniariak, suhiltzaileak eta gidariak) ez zuten grebarekin bat egin. ARUren kideak greban aktiboki hartu zuten parte, langile kualifikatu zein ez kualifikatuekin.[16] Toki askotan, hirietako biztanleriak eta negozio pertsonek trenbidearen alde zeuden, eta nekazariak berriz, ARUren alde.

Billings-en, Montana, trenbide garrantzitsu bateko kide bat, J.W. Jennings, ARU babestu zuen. Sermoi batean Pullman-en boikota Boston Tea Party-rekin alderatu zuen, eta Montana estatuko eta Clevelan presidentea erasotu "aita jacksondiarren fedea" alde batera uzteagatik.[17] "Herriaren eskubideak" defendatzea ordez, "korporazio eta eraso zanpatzaileak" defendatzen zirela salatu zuen. Alderdien liderrak "herria menderatu nahi zuten aristokrazia dirudina" zirela esan zuen.[17] Geroztik Billing isilpean egon zen, baina uztailaren 10ean, soldaduak Lockwood-era ailegatu ziren, Montanako trenbide zentro txiki bat, non armadaren trena grebalariez inguratuta zegoen. Biolentzia ekidituz, armada Montanatik igaro zen. Greba bukatu zenean, trenbideek zerrenda beltzean ipini zituzten greban parte hartu zuten langile guztiak. [18]

Kalifornian, boikotak arrakasta izan zuen Sacramenton, lan-gotorleku batean, baina oso indar gutxi izan zuen kostaldean eta Los Angelesen.[19]

Iritzi publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iritzi publikoa orokorrean ez zetorren bat grebarekin eta Cleveland-en erantzunak babesten zituen.[20] Ekialdeko errepublikar eta demokratek Cleveland babestu zuten, baina hegoaldeko zein mendebaldeko demokratek eta populistek salatu zuten. Chicagoko alkateak, John Hopkins, grebalariak sostengatu zituen eta Chicagoko polizia alde batera mantendu zuen greban biolentzia erabili baino lehen.[21] Illinois-eko gobernadore demokratak, John Peter Altgeld, Cleveland salatu zuen eta argudiatu zuen inolako laguntza federalarik gabe liskarrak kontrolatu ahal zituela.[22]

Komunikabideek presente egon ziren greba eta liskarretan, baina hauen iritzia guztiz negatiboa izan zen. Ohikoa zen esatea kanpotarrak zirela boikotean murgilduta zeudenak, kanpotar askok lan egiten zutelako trenbidean. Editoreek kanpotarrez, anarkiaz eta legediaren kontrako ekintzez informatzen zuten.[23] The New York times egunkariak "lan erakunde handiena eta trenbide-kapital osoaren bitarteko borroka" bezala definitu zuen.[24] Chicagon, elizaren liderrek boikota kondenatu eta salatu zuten, baina ministro protestante gazteenek greba eta boikota babestu zuten.[25]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debs kargu federalengatik, posta suntsitzeko konspirazioagatik eta Auzitegi Gorenaren agindua desobeditzeagatik (trenbideetan ipini ziren oztopoak ez kentzea eta boikota ez desegitea) atxilotua izan zen. Clarence Darrow-ek, abokatu ospetsua, zein Lyman Trumbull-ek defenditu zuten ARUren buruzagia. Konspirazioaren epaiketan, Darrow-k argudiatu zuen Debs eta bere sindikatuak ez zirela sekretuan bildu ezta haien arerioren aurka konspiraziorik egin. Fiskaltzat Debs-en aurkako karguak kendu zituen epaimahai bat gaixotu zelako. Hala ere, eta nahiz eta Dawrrow-k ere defentsa eraman, Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak sei hilabetez zigortu zuen kartzelan.[26]

1895. urtearen hasieran William M. Graham oroitzapenezko obelisko bat eraiki zuen San Franciscoko hilerri nazionalean, greba bitartean tren istripu batean hil egin ziren 5º artilleriako lau soldadu omentzeko, 1894ko uztailaren 11an. Trena uretara erori zen dinamitatuta omen zegoen zubi batetik.[27] Obeliskoak "grebalariek erail zuten" esaldia dauka idatzita.[28] Oroitzapena bertan dirau.

Pullman grebaren ostean, jabego erresidentzialak saltzeko behartu zuen estatuak konpainiari. Pullmanen heriotzaren (1897) hurrengo hamarkadetan, Pullman hegoaldeko beste auzo bat bilakatu zen. 1950. urtean itxi baino lehen, lanpostu gehien eskeintzen zituen enpresa izaten jarraitzen zuen. Eremua Nazio Momentu Historikoa da gaur egun eta Chicagoren eraikin enblematikoa.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1895. urtean Debs-en espetxetik askatuta izan zenean, ARUren presidentea sozialismoaren defendatzaile sutsua bihurtu zen, 1897. urtean sozialdemokrazia bultzatuz Amerikan eta Amerikako Alderdi Sozialistaren aurrekaria izanda. Alderdi sozialistarekin presidente hautagai bezala aurkeztu zen bost alditan, lehena 1900ean izanik.[29]

Kargu zibil eta penalak aurkeztu ziren greba antolatzaileentzat, batez ere Debs-entzat. Illinoiseko gobernadore zen John P. Altgerd, Cleveland-ekin oldartu zen bere plana aurrera eraman ez zuelako, ordena mantentzeko indar federalak erabili ordez, estatala erabiltzea.[30]

Cleveland-en administrazioak 1894ko erasoen kausak aztertzeko batzorde nazional bat antolatu zuen. Bertan George Pullman-en konpainiaren hiria "antiamerikarra" zela aurkitu zuten. 1898an, Illinois-eko Auzitegi Gorenak Pullman Konpainia behartu zuen hiriaz desegitea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e "The Pullman Strike and Boycott," Annals of American History. <http://www.america.eb.com/america/article?articleId=386364&query=pullman+strike[Betiko hautsitako esteka]>
  2. Ayres, Tim, and Susan Eleanor Hirsch. "After the Strike: A Century of Labor Struggle at Pullman." Labour History, 2003, 280.
  3. a b (Ingelesez) «Pullman Strike | Causes, Summary, & Significance» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-05-01).
  4. a b Ray Ginger, Eugene V. Debs (1962) p 170
  5. a b 1947-, Papke, David Ray,. (1999). The Pullman case : the clash of labor and capital in industrial America. University Press of Kansas ISBN 0700609539. PMC 40339932..
  6. (Ingelesez) Bigott, Joseph C.. (2001-08-15). From Cottage to Bungalow: Houses and the Working Class in Metropolitan Chicago, 1869-1929. University of Chicago Press ISBN 9780226048758. (Noiz kontsultatua: 2018-05-01).
  7. (Ingelesez) Schneirov, Richard; Stromquist, Shelton; Salvatore, Nick. (1999). The Pullman Strike and the Crisis of the 1890s: Essays on Labor and Politics. University of Illinois Press ISBN 9780252067556. (Noiz kontsultatua: 2018-05-01).
  8. Wish, "The Pullman Strike"
  9. McMurry, Donald L.. (1953). «Labor Policies of the General Managers' Association of Chicago, 1886-1894» The Journal of Economic History 13 (2): 160–178. (Noiz kontsultatua: 2018-05-01).
  10. David E. Bernstein, Only One Place of Redress (2001) p. 54
  11. Wish, Harvey. (1939). «The Pullman Strike: A Study in Industrial Warfare» Journal of the Illinois State Historical Society (1908-1984) 32 (3): 288–312. (Noiz kontsultatua: 2018-05-01).
  12. The Clarence Darrow Collection. 2016-11-18 (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  13. (Ingelesez) Arnesen, Eric. (2004). The Human Tradition in American Labor History. Rowman & Littlefield ISBN 9780842029872. (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  14. Salvatore, Debs pp 134–37
  15. (Ingelesez) Commons, John Rogers; Saposs, David Joseph; Sumner, Helen Laura; Mittelman, Edward Becker; Hoagland, Henry Elmer; Andrews, John Bertram; Perlman, Selig; Lescohier, Don Divance et al.. (1921). History of Labour in the United States: Nationalisation (1860-1877) by J. B. Andrews. Upheaval and reorganisation (since 1876) by Selig Perlman. The Macmillan company (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  16. Brendel, Martina (December 1994). "The Pullman Strike". Illinois History: 8
  17. a b Carroll Van West, Capitalism on the Frontier: Billings and the Yellowstone Valley in the Nineteenth Century (1993) p 200
  18. Van West, Capitalism on the Frontier: Billings and the Yellowstone Valley in the Nineteenth Century, p 200
  19. William W. Ray, "Crusade or Civil War? The Pullman Strike in California," California History (1979) 58#1 pp 20–37.
  20. Allan Nevins, Grover Cleveland: A Study in Courage (1933) pp. 624–27
  21. (Ingelesez) «The Pullman Strike: The Pullman Strike and Boycott | Illinois During the Gilded Age» gildedage.lib.niu.edu (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  22. (Ingelesez) Brands, H. W.. (2002-03-15). The Reckless Decade: America in the 1890s. University of Chicago Press ISBN 9780226071169. (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  23. Troy Rondinone, "Guarding the Switch: Cultivating Nationalism during the Pullman Strike," Journal of the Gilded Age and Progressive Era (2009) 8#1 pp 83–109.
  24. (Ingelesez) Miller, Donald L.. (1997-04-03). City of the Century: The Epic of Chicago and the Making of America. Simon and Schuster ISBN 9780684831381. (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  25. Heath W. Carter, "Scab Ministers, Striking Saints: Christianity and Class Conflict in 1894 Chicago," American Nineteenth Century History (2010) 11#3 pp 321–349
  26. (Ingelesez) Farrell, John A.. (2011-06-14). Clarence Darrow: Attorney for the Damned. Knopf Doubleday Publishing Group ISBN 9780385534512. (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  27. (Ingelesez) «The Great Railroad Strike of 1894 - American Memory Timeline- Classroom Presentation | Teacher Resources - Library of Congress» www.loc.gov (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  28. "General Graham Writes of Treason" (PDF). San Francisco Call via Library of Congress
  29. (Ingelesez) «Eugene V. Debs | American social and labour leader» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).
  30. (Ingelesez) Zavodnyik, Peter. (2011-01-04). The Rise of the Federal Colossus: The Growth of Federal Power from Lincoln to F.D.R.: The Growth of Federal Power from Lincoln to F.D.R.. ABC-CLIO ISBN 9780313392948. (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cleveland, Grover. The Government and the Chicago Strike of 1894 [1904]. Princeton, NJ: Princeton University Press, 1913.
  • DeForest, Walter S. The Periodical Press and the Pullman Strike: An Analysis of the Coverage and Interpretation of the Railroad Strike of 1894 by Eight Journals of Opinion and Reportage MA thesis. University of Wisconsin, Madison, 1973.
  • Ginger, Ray. The Bending Cross: A Biography of Eugene V. Debs. New Brunswick, NJ: Rutgers University Press, 1949.
  • Hirsch, Susan Eleanor. After the Strike: A Century of Labor Struggle at Pullman. Urbana, IL: University of Illinois Press, 2003.
  • Lindsey, Almont. The Pullman Strike: The Story of a Unique Experiment and of a Great Labor Upheaval. Chicago: University of Chicago Press, 1943.
  • Lindsey, Almont. "Paternalism and the Pullman Strike," American Historical Review, Vol. 44, No. 2 (Jan., 1939), pp. 272–89 in JSTOR
  • Nevins, Allan Nevins. Grover Cleveland: A Study in Courage. (1933) pp. 611–28
  • Papke, David Ray. The Pullman Case: The Clash of Labor and Capital in Industrial America. Lawrence, KS: University Press of Kansas, 1999.
  • Rondinone, Troy. "Guarding the Switch: Cultivating Nationalism During the Pullman Strike," Journal of the Gilded Age & Progressive Era 2009 8(1): 83–109 27p.
  • Salvatore, Nick. Eugene V. Debs: Citizen and Socialist. Urbana, IL: University of Illinois Press, 1984.
  • Schneirov, Richard, et al. (eds.) The Pullman Strike and the Crisis of the 1890s: Essays on Labor and Politics. Urbana, IL: University of Illinois Press, 1999.
  • Smith, Carl. Urban Disorder and the Shape of Belief: The Great Chicago Fire, the Haymarket Bomb, and the Model Town of Pullman. Chicago: University of Chicago Press, 1995.
  • Winston, A.P. "The Significance of the Pullman Strike," Journal of Political Economy, vol. 9, no. 4 (Sept. 1901), pp. 540–61. In JSTOR
  • Wish, Harvey. "The Pullman Strike: A Study in Industrial Warfare," Journal of the Illinois State Historical Society (1939) 32#3 pp. 288–312 in JSTOR

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]