Fiji

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fiji uharteetako Errepublika
Matanitu Tu-Vaka-i-koya ko Viti
फ़िजी रिपब्लिक, فِجی رپبلک

fijiko bandera fijiko armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: Rerevaka na Kalou ka Doka na Tui
Ereserkia: God Bless Fiji
Fijiren kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Koordenatuak
Suva

18°10′S 178°27′E
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa, Fijiera eta Hindustaniera
Gobernua
Buruzagi Nagusia
Presidente
Lehen Ministroa
Buruzagien Batzarreko Nagusia
Junta militarra
Elisabete II.a
Josefa Iloilo
Frank Bainimarama
Epeli Nailatikau
Independentzia
Britainia Handitik

1970eko urriaren 10a
Eremua
 - Guztira
 - ur %

18.270 km² (156.)
0%
Biztanleria
 - Estimaketa (2006)
 - Errolda (-)
 - Dentsitatea

905.949 (153.)
-
49 biztanle/km² (145.)
Dirua Fijiko dolarra (FJD)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC +12)
Ez (UTC +12)
Interneteko domeinua .fj
Telefono aurrizkia +679
Herritarra fijiar
Bazkide: NBE, Commonwealth.

Fiji uharteetako errepublika edo Fiji soilik Ozeano Bareko hegoaldean dago, Vanuaturen ekialdean, Tongaren mendebaldean eta Tuvaluren hegoaldean.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Fijiko mapa

Fiji 322 uhartek (106 biztanledunak) eta 522 uhartetxok osatzen duten uhartedia da. Bi uharte nagusiak Viti Levu eta Vanua Levu dira, menditsuak eta oihan tropikalez estaliak.

Viti Levu-n Suva hiriburua dago; han bizi da biztanleriaren laurdena. Beste hiri nagusiak Nadi (aireportua) eta Lautoka (itsasportua) dira.

Vanua Levuko hiri nagusiak Labasa eta Savusavu dira.

[aldatu] Historia

Levuka (1842)

Fiji uharteetako lehen biztanleak Asia hegoekialdetik joan ziren. XVII. mendean zehar iritsi ziren lehen europarrak, baina XIX. mendera arte ez ziren finkatu. 1874an Britainia Handiak konkistatu zituen.

1970ean independentzia lortu zuten, Commonwealtharen baitan eta Ingalaterrako Elisabete II.aren koroapean segitu zuten 1987ra arte. Urte horretan, estatu kolpe baten ondorioz, errepublika ezarri zen, gaur egunera arte. Konstituzio berriak Fijiko indigenen eta indioen arteko berdintasuna ezarri zuen.

Berdintasun hori apurtzeko saiakera egon zen 2000 urtean, George Speight-ek gidatuta, abertzale indigenek estatu kolpea egin zutenean. Hala ere, Frank Bainimaramak egoera normaldu zuen beste estatu kolpe berrezarle batekin.

2006an Bainimaramak beste estatu kolpe bat egin zuen, Laisenia Qarase lehen ministroaren aurka. Gatazka egoera gogor baten ondoren, Qaraseren boterea guztiz ezabatu zen eta Bainimarama bihurtu zen de facto presidente.

[aldatu] Politika

1987tik errepublika da. Presidentea da estatu burua; hala ere, botere oso mugatuak ditu, (krisi garaian izan ezik). Parlamentua bi ganbarak osatzen dute: Senatuak eta Kongresuak. Bietan eserleku gehienak Fijiko indigenei erreserbaturik egoteak diskriminazioa sortzen du, batez ere jatorri indiarreko biztanleen aurka. Parlamentuaren zeregin garrantzitsuenak lehen ministroa hautatzea eta haren kontrola burutzea dira.

Alderdi politiko ugari daude, baina bi dira garrantzitsuenak: Soqosoqo Duavata ni Lewenivanua (Alderdi Batua izenez ere ezagutzen dena, jatorri indigenako kidez osatuta, gehienbat), eta Alderdi Laborista, nagusiki jatorri indiarreko kideak biltzen dituena.

[aldatu] Demografia

Demografiaren bilakaera

906 000 biztanle zituen 2006an (49 biztanle/km²). Fijitar indigenak polinesiar eta melanesiar jatorrikoen nahastea dira, batez ere orain dela mende asko Pazifikoko hegoaldean izan ziren migrazioen ondorengoak. Indiar jatorrikoen arbasoak 1879-1916 bitartean azukre ustiapenetan lan egitera joan ziren.

Fijitar indigena gehienak kristauak dira, batez ere metodista eta katolikoak. Indiar jatorrikoen artean, gehienak hinduak dira, baina badaude musulman eta kristau gutxi batzuk ere.

Ingelesa da hizkuntza ofiziala, baina indigenek gehienbat fijieraz hitz egiten dute. Indiarren artean, berriz, batez ere hindi-fijera erabiltzen da .


Beste hizkuntzak