Rafaela Etxaniz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafaela Etxaniz

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1926ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBordele2013ko irailaren 8a (87 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Rafeli eta Echaniz

Rafaela Etxaniz Iturbe (Azkoitia, Gipuzkoa, 1926ko urtarrilaren 30aBordele, 2013ko irailaren 8a) erraketista profesionala izan zen. Sabadell, Logroño eta Madrilgo frontoietan jokatu zuen, aurrelari postuan, Rafeli eta Echaniz izengoitiak erabili zituen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafaela bere aita Jose Etxaniz kantxeroaren eskutik hasi zen frontoian, esku-pilotan hasi ere. Jose Etxaniz Azkoitiko frontoiko arduraduna zen. Alabari eta lobari, Aurea Etxanizi, biei erakutsi zien pilotan jokatzen. Biak ala biak erraketista profesional izatera heldu ziren. Rafaelak Sabadellgo izen bereko frontoian,[2] Logroñoko Beti-Jain eta Madrilgo Alcántara eta Madrid frontoietan jokatu zuen bere ibilbidean zehar.[3]

Aitzindariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.[4]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketari agur esan ondoren Rafelik Bordelen egin zuen bizitza bere senar porgaldarrarekin eta bertan hil zen. Jaioterrian, Azkoitian, hilobiratu zuten.

Erraketistak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Rafaela Echaniz Iturbe Rafeli» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  2. «F. Sabadelleko hilabete osoko partidu eta kinielen emaitzak | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Rafaela bere lagun raketista batekin | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]