Raimundo VII.a Tolosakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Raimundo VII.a Tolosakoaren txanpona.

Raimundo VII.a Tolosakoa edo Raimundo VII.a Saint-Gilleskoa (Beaucaire, 1197ko uztaila - Millau, 1249ko irailaren 27a) Okzitaniako Tolosako kondea, Narbonako dukea eta Proventzako margravea izan zen 1222-1249. urteetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis VIII.a Frantziakoak zuzendutako beste gurutzada bati egin behar izan zion aurre 1226an. Erregea hildakoan gurutzada ere amaitu zen, baina Raimundo VII.ak Parisko hitzarmena izenpetu behar izan zuen 1229an, eta, haren ondorioz, bere alaba Joanak Alfontso Poitiersekoarekin ezkondu behar izan zuen; hura izan zen Okzitaniako Tolosa Frantziaren koroaren mende geratzeko lehen pausoa. Lorrisko hitzarmena sinatu zuen 1242an; hura konderriaren burujabetasunaren amaiera izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raimundo VII.a Tolosakoa Aldatu lotura Wikidatan