Ramón José Velásquez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramón José Velásquez
Ramón José Velásquez

1993ko ekainak 5 – 1994ko otsailak 1
Aurrekoa Octavio Lepage
Ondorengoa Rafael Antonio Caldera

Jaiotza 1916ko azaroaren 28a
 San Juan de Colón (Venezuela)
Alderdi Politikoa Independentea
Ezkontidea Ligia Margarita Betancourt
Lanbidea Abokatua, politikaria, historialaria
Erlijioa Katolikoa
Sinadura Ramón José Velásquez-ren sinadura

Ramón José Velásquez (San Juan de Colón, Táchira, 1916ko azaroaren 28a) venezuelar historialari, kazetari eta politikaria da. Venezuelako behin-behineko lehendakaria izan zen 1993 eta 1994 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia politikoetako ikasketak egin zituen, Venezuelako Unbertsitate Zentralean (1942). Aldi berean, historia-ikerkuntzako lanak egin zituen eta kazetaritza landu zuen. El Mundo egunkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen, El Nacionaleko zuzendari, eta 1961ean Mirafloresko Historia Artxiboko Aldizkaria agerkari ospetsua sortu zuen.

Politikaren alorrean egindako lanagatik kartzelan sartu zuten 1957an zenbait hilabetez. 1959an, baina, aske zelarik, Táchira estatuko senatari izendatu zuten, eta berehala Venezuelako Lehendakaritzako idazkari nagusi (1959-1963). 1969-1971 bitartean Komunikazioetako ministro izan zen, eta handik urte askora, 1993an, politika alde batera utzia zuela zirudienean, Venezuelako behin-behineko lehendakaritza hartu zuen.

Garai hartan bere historia lanik garrantzitsuena argitaratu zuen, hamabost liburukitan: XX. mendeko Venezuelako pentsamendu politikoa. Beste zenbait lan aipagarri: La caída del liberalismo amarillo (1972, Liberalismo horiaren gainbehera), Confidencias imaginarias de Juan Vicente Gómez (1979, Juan Vicente Gómezen alegiazko isilmandatuak), Los pasos de los héroes (1981, Heroien urratsak), Cipriano Castro en la caricatura mundial (1981, Cipriano Castro munduko karikaturan), El liberalismo amarillo en la caricatura mundial (1982, Liberalismo horia munduko karikaturan), Rómulo Betancourt en la historia de Venezuela del siglo XX (1989, Rómulo Betancourt XX. mendeko Venezuelako historian).

Politikari gisa, baina, eskandalu handitan nahastu zen, eta lehendakari zela Larry Tovar Acuña droga-trafikatzailea dekretuz aske utzi zuenean, bere izen ona galdu zuen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Coro. Raíz de Venezuela. (1962)
  • San Cristóbal. Donde la Patria empieza. (1972)
  • La caída del Liberalismo Amarillo. Tiempo y drama de Antonio Paredes. (2005). ISBN:980-6779-04-5
  • Aspectos de la evolución política de Venezuela en el siglo XX. (1993) ISBN 980-293-162-4
  • Confidencias Imaginarias de Juan Vicente Gómez. (1978)
  • Individuos de Número. (1981).
  • Los héroes y la Historia. (1981).
  • Los pasos de los héroes. (1988) ISBN 980-6122-01-1
  • Con segunda intención. Reportajes en tiempos de dictadura 1951-1955. (1990) ISBN 980-263-147-7
  • Memorias de Venezuela. (1990) ISBN 980-263-148-5
  • Los alemanes en el Táchira. (1993)
  • Joaquín Crespo. (2005) ISBN 980-6518-62-4 y 980-6518-61-6
  • Memorias del Siglo XX. (2005) ISBN 908-6509-03-X

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón José Velásquez Aldatu lotura Wikidatan