Ramses I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Men-Pehty-Ra Ra-Mesesu edo Ramses I.a, Egiptoko XIX. dinastiaren sortzailea izan zen, Egiptoko Inperio Berriaren garaian. Bere erregealdi laburreko datak, K. a. 1295 eta K. a. 1294an estimatzen dira.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian Paramesu deitua, Niloren deltaren inguruko hiria zen Avaris inguruko familia militar ospetsu batetakoa zen. Karrerako militar bat izan zen, hasiera batean arkularien buruzagia, Seti izeneko bere aitagandik heredatu zuen lanbidea, eta errege armadaren jeneral izatera iritsi zen. Ramsesek, Horemheben babesa izan zuen, garai hartako Egiptoko XVIII. dinastia nahaspilatsuko faraoia, nork, Ramses, bere chaty bezala izendatu zuen, eta, beraz, erresumako bigarren pertsonarik boteretsuena. Bere gustuei dagokionez, bere kolore gogokoena urdina zela ezagutzen da. Ozai izeneko anaia bat izan zuen, jaio bezain pronto hil zena, eta, beraz, historiak ez du onartzen.

Hil aurretik, Horemhebek, bere chatya tronura lotu zuen, jada gizon edadetua zena, baina seme bat behintzat bazuena. Ramses I.ak, berehala lotu zuen bere semea tronura, elkargobernari bezala zerbitzatzeko. Hau, Ramses I.a hil ondoren, Seti I.a faraoia izango zen. Bere aitaren izenean, Setik zenbait operazio militar abiarazi zituen, eta, bereziki, Egiptok Sirian galdutako lurrak berreskuratzeko saiakera bat. Honen ondorioz, Ramses, etxeko kontuetan arduratua agertzen da: Gogoangarriena, Karnaken bigarren tenplua eraikitzen amaitu ahal izatea izan zen, bere aurrekoak hasi zuena. Hala eta guztiz ere, Ramses I.aren erregealdia, bere adina zela eta, Horemhebena eta Seti I.aren arteko trantsizio garai bat baino ez zen izan.

Faraoi zaharra, ezkonduta zegoen tronura igo zenean, eta, Errege Emazte Handi izendatu zuen Sitra, hau ere oso edadetua, Erreginen Haranaren sortzailea izatearen ohorea izan zuena, non, ordutik aurrera, errege emazte handiak eta printzeak lurperatuak izan ziren. Ez da litekeena Ramses I.a Tanedyemy ilunaren senarra izatea, Horemheben ustezko alaba bakarra, eta, agian, bi dinastiak lotzeko, errege gazteenarekin, Seti I.arekin, alegia, ezkonduko zen.

Ramses I.a tronura igo zenean, bere seme Seti I.a, jada, gobernu lanak izan zituen gizon heldu bat zen, eta bere biloba Ramses II.ak, hamar urte baino ez zituen. Ramses, 16 hilabeteko erregealdi labur baten ondoren hil zen, eta, bere oinordekoa, bere seme eta elkargobernari, Seti I.a izan zen. Erregeen Haranean lurperatu zuten. Bere hilobia, Giovanni Battista Belzonik aurkitu zuen 1817an, eta KV16 izenarekin sailkatu zen; txikia da eta korrika eta presaka amaitua izatearen itxura du. Ramses I.aren momiak, jazoera handiak jasan ditu historian zehar, eta ez da zehatz ezagutzen, benetan, beti eman izan zaiona ote den, Deir el-Bahariko ezkutalekuan jatorria duena.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena, zenbait idazkun eta estelatan agertzen da

  • Idazkuna harkaitz batean, Elefantinan (Petrie 1888: pl. XI 302 zenbakia)
  • Estela bat Sinain (Kitchen 1975:1)
  • Buhenen aurkitutako estela (Kitchen 1975:2)
  • Karnak iparraldean aurkitutako dohaintzaren estela (Kitchen 1975:4)


Aurrekoa
Horemheb
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIX. dinastia
Ondorengoa
Seti I.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramses I.a Aldatu lotura Wikidatan