Reden an die deutsche Nation

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Reden an die deutsche Nation (euskaraz "Hitzaldiak Nazio Alemaniari") 1808an Johann Gottlieb Fichte filosofo alemaniarraren lanarik ezagunenetakoa da. Bertan, Napoleon Bonaparteren inperioaren aurka borrokatzera deitzen ditu alemanak. Alemaniaren batasuna eskatzen du bere hizkuntzan, ohituretan eta literaturan oinarrituta. Politikazko literatura honetan, politikak duen pisuren ondorioz, bere literaturako maisutasun lana ez da bere beste lan batzuk bezain goraipatua izan.

Hona hemen bere lanaren zati bat:

« Gu guztion lehen arbasoek, erromatarrek alemaniar deitu zituztenek, adorez egin zioten aurre erromatarren erasoari. Alemanek ez zuten igarri auzoko probintzia erromatarren distira gehiago zela eta besteen legeak biribilak zirela? (...) Ondorengoek (alemanenak), ahal bezain laster, erromatar kultura bereganatu ere egin zuten, euren askatasuna galdu barik, eta, ahal izan zuten neurrian, euren nortasunari ere eutsi zioten.

(...) Eurentzat askatasunak esan nahi zuen gogor eustea alemaniar izaten jarraitzeko, aske eta euren arrazaren jatorrizko izpirituarekin bat... eta independentzia hori gerora ere luzatzea (...). Zalantza barik onartu zuten edozein alemaniarrek nahiago zuela hil erromatar bihurtu baino... Guk, haien aberri, hizkuntza eta pentsaeraren oinordekoak garenok, eskerrak eman behar dizkiegu alemaniarrak izan zirelako (...). Gure gaurko arazoa... alemaniar diren gauzen izaera eta iraupena zaintzea baino ez da. Gainerako konponezinak ezabatu egiten dira ikuspuntu nagusi honen aurrean... Ezinbestekoa da alemaniar nazioko herri osoak Aberria beste ezer baino maiteago izatea eta maitasun horrek areriorik ez izatea alemaniar estatu batean ere, berez horrela dagokiolako.

 »