Reichstag (eraikina)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Reichstag eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Reichstag (argipena).
Reichstag eraikina
Reichstag building Berlin view from west before sunset.jpg
Reichstag eraikinaren mendebaldeko ikuspegia arratsean. Bertan Dem deutschen Volke ("Alemaniar Herriarentzat") idazkia agerian du.
Herria Mitte, Berlin
Herrialdea  Alemania
Koordenatuak 52°31′06″N 13°22′33″E / 52.51833°N 13.37583°E / 52.51833; 13.37583Koordenatuak: 52°31′06″N 13°22′33″E / 52.51833°N 13.37583°E / 52.51833; 13.37583
Garaia 1884ko ekainaren 9an hasia
1894ean amaitua
1992an eraberritua
Reichstag (eraikina) non dagoen adierazten duen Berlin-ko/-go/-eko mapa
Reichstag (eraikina)
Alemaniar Legebiltzarraren webgunea

Reichstag eraikina (alemanez Speaker Icon.svg Reichstagsgebäude (i · ?), normalki soilik Reichstag gisa laburtu eta izendatua) Alemaniako hiriburua den Berlin hiriburuan dagoen Mitte barrutiko Tiergarten auzoan kokatzen den eraikina da. 1999. urtetik aurrera Bundestag edo Alemaniar Legebiltzarraren biltokia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1894. urtean eraikitzez amaitu zen, bere diseinatzailea Paul Wallot izan zelarik. 1933. urtera arte Alemaniar Inperioko Reichstag legebiltzarraren egoitza izan zen.

1933an sute bat jasan zuen, gertakari honen zinezko arduraduna zein izan zen inoiz argitu ezin izan delarik. 1945an Bigarren Mundu Gerraren amaiera aldera, Berlingo guduan zehar jazotako borrokaldi latzen ondorioz eraikinak kalte handiak jasan zituen. 1960eko hamarkadan beharrezkoenak zituen eraberritzeak egin zitzaizkion. 1990eko hamarkadan burutu ziren berrikuntzen arduraduna Sir Norman Foster arkitekto britainiarra izan zen, hauen ondorioa gaur egun ikus daitekeen eraikinaren itxura da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reichstag (eraikina) Aldatu lotura Wikidatan