Richard Lovelace
Wikipedia(e)tik
Richard Lovelace (Woolwich, Ingalaterra, 1618 - Londres, Ingalaterra, 1657) ingelesezko poeta eta drama-idazlea izan zen. Monarkiaren babesle sutsua zenez, Karlos I.aren alde egin zuen. 1642an atxilo hartu zuten, eta aske utzi zutenean Frantziako armadan borrokatu eta Dunkerquen zauritu zuten. Harenak dira To Althea from prison (Alteari espetxetik), The Soldier (Gudaria) eta To Lucasta (Lukastari) obrak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.