Róbert Bárány

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:39, 15 apirila 2015
Robert Bárány

Robert Bárány (Viena, 1876ko apirilaren 22aUppsala, Suedia, 1936ko apirilaren 8a) mediku austriarra izan zen, hungariar jatorri judu zeukana.

Vienako unibertsitatean graduatu zen 1900ean. 1914an jaso zuen Medikuntzako Nobel saria belarriaren barruko orekaren mekanismoak ikertzearren. Izan ere, gaur egun "Baranyren zeinua" izena hartzen du ORL arloko miaketa fisikoaren maniobra bat, ekilibrioa aztertzen duena. Saria eskuratu zuenean, Errusiako armadak preso zeukan, Lehen Mundu Gerran. 1916an askatu zuten, eta hurrengo urtetik aurrera Uppsalako unibertsitatean jardun zuen hiri hartan hil arte.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Róbert Bárány Aldatu lotura Wikidatan