Robert Penn Warren

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Penn Warren.

Robert Penn Warren (Guthrie, Kentucky, AEB, 1905eko apirilaren 24a - Stratton, Vermont, AEB, 1989ko irailaren 15a) Estatu Batuetako idazlea izan zen. Eleberriak, saiakerak eta olerkiak idatzi zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen lanak The fugitive aldizkarian eman zituen argitara. Bere lanetan hegoaldeko estatuetako balioen garrantzia azpimarratu zuen, eta dilema moralak azaldu zituen. Saiakerak -New criticism- joeraren aitzindari izan ziren, eta olerkietan, hasierakoetan batez ere, olerkari metafisikoen eragina agerian du. 1947ko Pulitzer saria irabazi zuen All the king´s men lanarekin. Lan nagusiak: Night Rider (1939), World Enough and Time (1950), Brother to dragons (1953), Incarnations (1968).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Penn Warren Aldatu lotura Wikidatan