Robert Pinsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert Pinsky

Bizitza
JaiotzaLong Branch (New Jersey)1940ko urriaren 20a (83 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Rutgers Unibertsitatea
Long Branch High School (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, literatura-kritikaria, idazlea eta liburuzaina
Enplegatzailea(k)Bostongo Unibertsitatea
Wellesley College
Duke Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakCzesław Miłosz
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Robert Pinsky (Long Branch, New Jersey, 1940ko urriaren 20a) estatubatuar olerkari, kritikari eta itzultzailea da. New Jerseyko Unibertsitate Estatalean eskuratu zuen lizentzia 1962an, eta Stanfordekoan, berriz, doktoregoa, 1966an. Irakasle gisa jardun du hainbat eskola eta unibertsitatetan, besteak beste Wellesley Collegen, Kaliforniako Unibertsitatean eta Bostongo Unibertsitatean. Argitaratzaile-lanak egin zituen New Republic aldizkarian 1978tik 1986ra bitartean. Baina Pinskyren lan nagusietakoa Favorite Poem Project proiektua izan da, zalantzarik gabe. Amerikarrek maite dituzten poemen bideo- eta audio-artxibo batez osatua da proiektua eta Pinskyk dioenez, bere helburua da mende berriaren ateetan amerikarren argazkia eskaintzea beren poesiaren ikuspegitik.

Argitalpenei dagokienez, Sadness and Happiness (1975, Tristura eta alaitasuna) olerkiez osaturiko obra autobiografikoa argitaratu zuen lehenik. Estatu Batuetako historiari buruzko gaiak erabili zituen, bestalde, An Explanation of America (1979, Amerikari buruzko azalpena) olerki luzean. Gerora egindako obretan, berriz, gai pertsonalak zein historikoak erabili zituen, History of My Heart (1984, Nire bihotzaren historia), eta Jersey Rain (2000) bildumetan esaterako. 1996an The Figured Wheel: New and Selected Poems, 1966-1996 bilduma argitaratu zuen.

Pinskyren kritika-lanei dagokienez, berriz, azpimarratzekoak dira The Situation of Poetry: Contemporary Poetry and Its Traditions (1976, Poesiaren egoera: poesia garaikidea eta bere tradizioak) eta Poetry and the World (1988, Poesia eta mundua). Czeslaw Miloszen obraren itzultzaileetako bat izan da, eta The Separate Notebooks (1984, Ohar-liburu bereziak) lanean jaso da emaitza hori. The Inferno of Dante ere (1994, Danteren infernua) hark itzulia da. 1997an Estatu Batuetako olerkari ohoragarri izendatu zuten.

Pinskyk idatzi zuen Death and the Powers (Tod Machover) operaren libretoa. Opera hau Montecarlon estreinatu zen 2010eko irailean, eta Estatu Batuetan, Bostonen, 2011ko martxoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Pinsky Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]