Czesław Miłosz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Czeslaw Milosz.

Czesław Miłosz (Szetejnie, Errusiar Inperioa —gaur egun Lituania, 1911 - Krakovia, Polonia, 2004) poloniar idazlea izan zen, lituaniar jatorrikoa, eta polonieraz idatzi zuen. XX. mendeko olerkaririk handienetakotzat jotzen da.

1960an, Berkeleyra joan zen Kaliforniako Unibertsitateak gonbidatuta, eta, 1961etik aurrera, eslaviar hizkuntzak eta eslaviar literatura irakatsi zituen han bertan. Poeta tragikoa da, ezkorra gizadiaren aurrean. Hasierako poema-liburuak hauek dira: Harri bihurtutako denborarena (1933) eta Hiru negu (1936). 1945ean, gerrari buruzko poesia-lan guztiak bildu eta Salbamena izenburupean argitaratu zituen. Miloszenak dira halaber, Egunargia (1953), Izenik gabeko hiria (1969), Eguzkia atera eta sartzen den lekua (1974). Eleberriak eta saiakerak ere idatzi zituen, hala nola Aginpidea eskuz aldatu da (1953), Issako harana (1955), San Franzisko golkoko ikuspegiak (1969), Ulroko lurraldea (1979). 1980an, Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Czesław Miłosz Aldatu lotura Wikidatan