Roman de la Rose

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Roman de la Rose XIII. mendeko kontakizun-poema, frantsesez idatzia, estilo alegorikoan maitasunaren gaia aztertzen duena. Erdi Aroko obra gailenetarikoa da; eragin handia izan zuen gerora, eta XIV. eta XV. mendeetan teologoen eta literatura-egileen arteko eztabaida luze bat sortu zuen.

Bi zatiz osaturik dago. Zortzi silabako 4.000 bertso inguru biltzen dituen lehena 1236 inguruan idatzi zuen Gilen Lorriskoak, eta lau aldiz luzeagoa den bigarrena 1275 eta 1280 artean egin zuen Jean de Meungek. Lehenengo zatia amodiozko konkista baten kontakizuna da; Ovidioren lanean inspiratua da; sinboloa arrosa: maitatzen den dama eta alegoria erabiltzen ditu etengabe. Bigarren zatia, guztiz desberdina, aurrekoaren jarraipen formal gisa aurkezten bada eta alegoria erabiltzen badu ere, bere garaiko zientzia eta filosofia ezagupenen bilduma da, eta emakumeen aurkako erasoak ere agertzen ditu bertan. Hala, lehen zatia aristokratikoa, feudala eta abstraktua da, eta burgesiak errealitateaz eta historiaz duen ikuspuntu berria agertzen du bigarrenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roman de la Rose Aldatu lotura Wikidatan