Rosario Castellanos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rosario Castellanosen hilarria, Mexiko Hirian.

Rosario Castellanos (Mexiko Hiria, Mexiko, 1925 - Tel Aviv, Israel, 1974) mexikar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko Hirian jaio bazen ere, haurtzaroa eta gaztaroa Chiapasen eman zituen. Filosofia ikasi zuen, Mexikoko Unibertsitate Autonomoan. Kultura Hispanikoaren Institutuko beka bati esker, estetikari buruzko ikastaroak egin zituen, Madrilgo Unibertsitatean.

Mexikoko Unibertsitate Autonomoan Filosofia eta Letretako Fakultateko irakasle izan zen, 1962tik 1971ra bitartean. 1971tik 1974ra, Mexikoko enbaxadore izan zen Israelen. 1958an Chiapas Saria eman zioten, Balún Canán lanarengatik. Sari horrez gainera, beste hainbat sari irabazi zituen: Xavier Villaurrutia, Sor Juana Inés de la Cruz, Letretako Carlos Trouyet Saria eta abar.

Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte. Bi ipuin-liburu argitaratu zituen, Ciudad real (1960, Errege-hiria) eta Los convidados de agosto (1974, Abuztuko gonbidatuak). Saiakera-liburuen artean aipagarriak ditu: El uso de la palabra (1974, Hitzaren erabilera), Mujer que sabe latín... (1974, Latina dakien emakumea...). 1962an Oficio de tinieblas (Ilunpeko ofizioa) eleberria argitaratu zuen, eta 1976an El eterno femenino (Betiko femeninoa) antzerki-lana. Poesia-lan ugari idatzi zituen, besteak beste: Trayectoria del polvo (1948, Hautsaren ibilbidea), El rescate del mundo (1952, Munduaren erreskatea), Presentación en el templo (1951, Aurkezpena tenpluan), Poemas: 1953-1955 (1957), Al pie de la letra (1959, Hitzez hitz), Poesía no eres tú, obra poética 1948-1971 (1972).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]