Roseanne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roseanne
Deskribapena
Atalak222 atal (9 denboraldi)
Produkzioa
Iraupena22-23 minutu
KateaABC

Roseanne AEBtako Sitcom telesaila bat izan zen. 1988ko urriaren 18tik 1997ko maiatzaren 20ra bitartean ABC katean aireratu zen. Roseanne Barr eta John Goodman aktoreek antzeztu zuten.

Euskal Herrian 1990eko hamarkadan ETB 1 eta ETB 2 katean aireratu zen. Gaztelaniazko bertsioa Madrilen bikoiztu zen baina euskarazkoa berriz, Bilbon, Edertrack estudioetan hain zuzen ere.[1]

Argumentua

Telesaila AEBtako Illinois estatuko fikziozko Landford udalerrian bizi zen erdi mailako Conner familiaren eguneroko gorabeherak kontatzen zituen, horretarako komedia ironikoa eta drama nahastuz, garai hartan telesailetan nahiko tabuak ziren hainbat gai ukitzen zirelarik, tartean homosexualitatea, feminismoa, menstruazioa, antisorgailuak, nerabeen haurdunaldia, alkoholismoa, obesitatea edota pobrezia.

Pertsonaiak

Aktorea Pertsonaia Urtea(k) Denboraldia(k) Atala(k)
Roseanne Barr Roseanne Conner 1988–97 1–9 222
Laurie Metcalf Jacqueline "Jackie" Harris 219[2]
Michael Fishman D.J. Conner 215
John Goodman Dan Conner 211
Sara Gilbert Darlene Conner Healy 180
Lecy Goranson Rebecca "Becky" Conner Healy 1988–92, 1995–96 1–5, 8 111
Sarah Chalke 1993–97 6–9 40
Johnny Galecki David Maurice Healy 1992–97 4–9 92
Glenn Quinn Mark Healy 1990–97 3–9 76
Estelle Parsons Beverly Harris 1989–97 1–9 59
Natalie West Crystal Anderson Conner 1988–95 3–4 (osoa), 1-2, 5–8 (aldizkakoa) 58
Martin Mull Leon Carp 1991–97 3–9 46
Michael O'Keefe Fred 1993–95 6–8 35
Sandra Bernhard Nancy Bartlett 1991–97 4–9 33

Roseanne paperaren betetzen zuena Tere Eguzkiza eta senarraren papera betetzen zuena Ramón Fernández de Castro izan ziren. Johnny Galeckiren bikoizlea Severino Atencia izan zen.[1]

Erreferentziak

Kanpo loturak