Rurik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Varegiarrak Errusian. Nicholas Roerichen margolana. 1899

Rurik edo Riurik (antzinako eskandinavieraz Rørik, "buruzagi ospetsu" esan nahi du) (830-879) 862an Ladogaren kontrola lortu zuen eta Holmgardeko finkapena (Rurikovo Gorodische) Novgoroden eraiki zuen varegiar bat izan zen.

Izena

Riurik elizako antzinako eslavierazko izena da, Rodrigo izen germaniarrari dagokiona. Hizkuntza germaniarretan: Hrodric (antzinako goi alemaneraz), Hroðricus (antzinako ingelesez). Antzinako eskandinavieraz Hrœrekr (norvegiera, islandiera) eta Hrørīkr edo Rørik (daniera, suediera), hauengandik, Riurik datorrelarik. Beowulfen ere agertzen da, Hrēðrīk bezala.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rurik Aldatu lotura Wikidatan