Ruslan Zakharov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruslan Zakharov

Bizitza
JaiotzaNizhni Novgorod1987ko martxoaren 24a (37 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpista laburreko abiadura patinatzailea eta izotz gaineko abiadura-patinatzailea
EntrenatzaileaQ18278606 Itzuli
Pisua72 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak
VK: zakharov_ruslan

Ruslan Albertovitx Zakharov, (errusieraz Руслан Альбертович Захаров, Gorki, SESB, 1987ko martxoaren 24a) atleta errusiarra da, izotz gainean abiadurako patinajean lehiatzen dena, pista luze eta pista motzeko modalitateetan[1].

2010 eta 2022 urteen artean, Neguko hiru Olinpiar Jokotan hartu zuen parte bi domina lortuz, urrezkoa Sotxin 2014an 5.000 metroko erreleboko pista motzeko proban eta zilarrezkoa Pekinen 2022an, ROC taldea ordezkatzen, taldekako jazarpenean Daniil Aldoxkin eta Sergei Trofimov-ekin batera[1]. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

2020 eta 2021ean, bi brontzezko domina irabazi zituen Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan, eta Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan ere, brontzezko bi domina lortu zituen 2018 eta 2022an[1][2].

Nazioarteko lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pista laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Sochi (Errusia Errusia 1. postua, urrezko domina 5.000 m-ko erreleboa

Pista luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin (Txinako Herri Errepublika Txina 2. lekua, zilarrezko domina Taldekako jazarpena

Munduko Txapelketako podiumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pista laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Garaia Lekua Emaitza Proba
2012-10-21 2012–2013 Calgary 2. lekua, zilarrezko domina 5.000 m erreleboka
2013-02-10 2012–2013 Sochi 3. postua, brontzezko domina 5.000 m erreleboka
2013-11-10 2013–2014 Torino 2. lekua, zilarrezko domina 5.000 m erreleboka
2013-11-17 2013–2014 Kolomna 2. lekua, zilarrezko domina 5.000 m erreleboka

Pista luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Garaia Lekua Emaitza Proba
2018-11-16 2018–2019 Obihiro (Hokkaido) 1. postua, urrezko domina Taldekako jazarpena
2019-11-24 2019–2020 Tomaszów Mazowiecki 3. postua, brontzezko domina Taldekako jazarpena
2019-12-08 2019–2020 Nur-Sultan 3. postua, brontzezko domina Taldekako jazarpena
2019-12-14 2019–2020 Nagano 1. postua, urrezko domina Taldekako jazarpena
2021-11-13 2021–2022 Tomaszów Mazowiecki 2. lekua, zilarrezko domina Irteera masiboa

Sailkapen orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaia Proba Emaitza
2018–2019 Irteera masiboa 3. postua, brontzezko domina

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Ruslán Zajárov» en speedskatingstats.com (Ingelesez).
  2. «Ruslán Zajárov». Base de datos de la ISU (Ingelesez).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]