Rutulera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rutulera
мыхаӀбишды чӀел
Datu orokorrak
Lurralde eremua Errusia
 Azerbaijan
Hiztunak47.400 (2010)
Ofizialtasuna Dagestan
EskualdeaKaukasia
UNESCO sailkapena3: arriskuan
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
ibero-kaukasoar hizkuntzak
ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntzak
Dagestanian (en) Itzuli
Lezgic (en) Itzuli
Samur (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza ergatiboa eta hizkuntza azentuala
Alfabetoaalfabeto zirilikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3rut
Ethnologuerut
Glottologrutu1240
UNESCO1036
IETFrut
Endangered
Languages Project

3046

Rutulera[1][2] (МыхаӀбишды чӀал, MıxaӀbişdı ç'al) rutulek hitz egiten duten hizkuntza da, Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzen familiakoa, dagestango hizkuntzen taldekoa eta lezgiar hizkuntzen adarrekoa. 30 300 inguru[3] hiztun ditu Errusiako Dagestan errepublikako hego-mendebaldean eta 900 inguru hiztun Azerbaijaneko ipar-mendebaldean.

Dagestango hizkuntza ofizialetako bat da, eta eskoletan irakasten da ikasgai bat gisa[4][5]. Azerbaijanen ez du estatus ofizialik. МыхаӀбишды цӀинды хабарбыр (Mykhabixdy tsindy khabarbyr, rutuleraz: Rutulen berriak) astekarian artikulu batzuk rutuleraz idazten dira[6]. Irrati eta telebista saio batzuk ere egiten dira rutuleraz Dagestanen.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost dialekto bereizten dira[5]: alde batetik, ekialdekoak (mukhadera, xinazera, miukhrekhera), eta bestetik, hego-mendebaldekoak (ikhrekera eta bortxin-khnovera). Hizkuntza estandarra mukhadera dialektoa oinarritzat hartuta sortzen ari da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rutulerak, beste Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzek bezala, kontsonante ugari ditu. Bokalen kasuan, bokal luzeak eta laburrak bereizten ditu. Izenek kasua markatzen dute, eta deklinabidea izen bakoitzaren izen klasearen araberakoa da. Lau izen klase ditu rutulerak.

Idazteko sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiar Iraultza aurretik arabiar alfabetoa erabiltzen zen rutuleraz idazteko. Idazteko sistema propioa, alfabeto zirilikoaan oinarrituta, 1990an sortu zen Dagestanen. Azerbaijanen, aldiz, XXI. mendean alfabeto latinoa rutulerarentzat egokitzen saiatzen ari dira [7]

Dagestanen erabiltzen den alfabetoa (1992ko aldaketekin):

А а АI аI Б б В в Г г Гъ гъ Гь гь ГI гI
Д д Е е Ё ё Дж дж Ж ж Дз дз З з И и
Й й К к Къ къ Кь кь КI кI Л л М м Н н
О о П п ПI пI Р р С с Т т ТI тI У у
Уь уь УI уI Ф ф Х х Хъ хъ Хь хь Ц ц ЦI цI
Ч ч ЧI чI Ш ш Щ щ Ъ ъ Ы ы ЫI ыI Ь ь
Э э Ю ю Я я

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisita ezazu Rutulera Wikimedia Incubator proiektuan