Ryutaro Hashimoto
Wikipedia(e)tik
Ryutaro Hashimoto, 橋本 龍太郎 Hashimoto Ryūtarō (Sōja, Japonia, 1937ko uztailaren 29a - Tokio, Japonia, 2006ko uztailaren 1a) japoniar politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
1963an hautatu zuten lehenbizikoz parlamentari, Alderdi Liberal Demokratikoko zerrendetan. Gerora hainbat kargu izan zituen Japoniako administrazioan: Garraio, Finantza, Atzerri eta Industria ministro izan zen, besteak beste. 1995ean ALDko buru hautatu zuten, eta Lehen Ministro 1996an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.