SS Lazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:10, 25 maiatza 2016
SS Lazio
Ezizena(k)Biancocelesti
Biancazzurri
Aquile
Aquilotti
Sorrera1900
Futbol zelaiaStadio Olimpico
edukiera: 73.261 lagun
inaugurazioa: 1937
PresidenteaItalia Claudio Lotito
EntrenatzaileaItalia Simone Inzaghi
LigaSerie A
2015-168.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Erromako derbia AS Romaren aurka, 2008an.
SS Lazioren zaleak Erromako Estadio Olinpikoan.

Società Sportiva Lazio edo SS Lazio Erromako bi futbol talde nagusietako bat da, Lazio eskualdearen izena daukana. Italian hainbat titulu lortu ditu, 2 liga eta sei kopa, eta Europa mailan ere badu garaipenik, garrantzitsuena jokatu zen azkenengo Europako Errekopa eta ondoren Superkopa.

Etxeko partidak Erromako Estadio Olinpikoan jokatzen ditu eta etsai nagusia hiriko beste taldea du, AS Roma.

Historia

Sorrera eta lehenengo urteak

Società Podistica Lazio izenarekin sortu zen taldea 1900 urtean eta 1910an futbolarentzako atala eratu zuen. Italia iparraldeko talde indartsuei aurre egin nahian, 1927an Alderdi Nazional Faxistak Erromako talde guztiak batu nahi izan zituen eta horrela sortu zen AS Roma, baina Laziok ez zuen elkarketa horretan sartu nahi izan eta bere bideari jarraitu zion.

Gerra ostea

Bigarren Mundu Gerraren ondoren 1958 arte itxaron behar izan zuen lehenengo titulua lortzeko, Italiako Kopa hain zuzen ere. ACF Fiorentina garaitu zuen 1-0 emaitzaz. 1971ean Alpeetako Kopa irabazi zuen finalean FC Basel talde suitzarra 3-1 gaindituz. 1974 urtean bere lehenengo liga eskuratu zuen.

XXI mendea

1998an lorturiko bigarren kopak eta batez ere 1999ko Europako Errekopa eta Superkopa garaipenek bultzada eman zioten taldeari. Horrela iritsi zen bigarren liga garaipena 1999-2000 denboraldikoa. Hamarkada berrian beste lau kopa eskuratu ditu, azkena 2013an.

2014-15 denboraldia bikaina izan da eta Ligan 3. izateaz gain Kpako finalera ere iritsi da, baina Juventus FC-k eskuratu du titulua luzapenean sarturiko gol bati esker.

Palmaresa

Italian: 11

Nazioartean: 3

Europako Errekopa

  • Txapelduna (1): 1999.

Europako Superkopa

  • Txapelduna (1): 1999.

Alpeetako Kopa

  • Txapelduna (1): 1971.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: SS Lazio Aldatu lotura Wikidatan


2022-23ko Serie A
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese