Serie A
Wikipedia(e)tik
Serie A Italiako gizonezkoen futbol liga nagusia da, gaur egungo formatuarekin 1929an sortua. Lehen Maila honetan 20 talde lehiatzen dira elkarren aurka, Serie B delakoan (Bigarren Maila) 22 dagoelarik.
Juventus FC, Internazionale Football Club eta AC Milan aldi gehienez txapeldun gelditutako klubak dira, Europa mailan ere hoberenen artean daudenak.
UEFAren azken sailkapenaren arabera*, laugarren ligarik onena da Premier League, La Liga eta Bundesligaren ostean.
Eduki-taula |
Irabazleak [aldatu]
Palmaresa [aldatu]
- Juventus FC: 27 aldiz txapeldunak (1905, 1925–26, 1930–31, 1931–32, 1932–33, 1933–34, 1934–35, 1949–50, 1951–52, 1957–58, 1959–60, 1960–61, 1966–67, 1971–72, 1972–73, 1974–75, 1976–77, 1977–78, 1980–81, 1981–82, 1983–84, 1985–86, 1994–95, 1996–97, 1997–98, 2001–02 eta 2002–03) eta 21 aldiz txapeldunordeak.
- Inter: 18 aldiz txapeldunak (1909–10, 1919–20, 1929–30, 1937–38, 1939–40, 1952–53, 1953–54, 1962–63, 1964–65, 1965–66, 1970–71, 1979–80, 1988–89, 2005–06, 2006–07, 2007–08, 2008–09 eta 2009–10) eta 13 aldiz txapeldunordeak.
- AC Milan: 17 aldiz txapeldunak (1901, 1906, 1907, 1950–51, 1954–55, 1956–57, 1958–59, 1961–62, 1967–68, 1978–79, 1987–88, 1991–92, 1992–93, 1993–94, 1995–96, 1998–99, 2003–04) eta 15 aldiz txapeldunordeak.
- Genoa CFC: 9 aldiz txapeldunak (1898, 1899, 1900, 1902, 1903, 1904, 1914–15, 1922–23eta 1923–24) eta 8 aldiz txapeldunordeak.
- Torino FC: 7 aldiz txapeldunak (1927–28, 1942–43, 1945–46, 1946–47, 1947–48, 1948–49 eta 1975–76) eta 7 aldiz txapeldunordeak.
- Bologna FC: 7 aldiz txapeldunak (1924–25, 1928–29, 1935–36, 1936–37, 1938–39, 1940–41 eta 1963–64) eta 7 aldiz txapeldunordeak.
- Pro Vercelli: 7 aldiz txapeldunak (1908, 1909, 1910–11, 1911–12, 1912–13, 1920–21 eta 1921-22) eta 2 aldiz txapeldunordeak.
- AS Roma: 3 aldiz txapeldunak (1941–42, 1982–83 eta 2000–01) eta 11 aldiz txapeldunordeak.
- ACF Fiorentina: 2 aldiz txapeldunak (1955–56 eta 1968–69) eta 5 aldiz txapeldunordeak.
- SSC Napoli: 2 aldiz txapeldunak (1986–87 eta 1989–90) eta 4 aldiz txapeldunordeak.
- SS Lazio: 2 aldiz txapeldunak (1973–74 eta 1999–00) eta 3 aldiz txapeldunordeak.
- Cagliari Calcio: Behin txapeldunak (1969–70) eta behin txapeldunordeak.
- AS Casale Calcio: Behin txapeldunak (1913–14)
- USD Novese: Behin txapeldunak (1921–22)
- Hellas Verona FC: Behin txapeldunak (1984–85)
- UC Sampdoria: Behin txapeldunak (1990–91)
(*2010eko iraila arteko datuak)
Jokalari nabarmenak [aldatu]
Lothar Matthäus: 1991n FIFAko munduko futbolaririk onena (Internazionale)
Marco van Basten: 1992 (Milan)
Roberto Baggio: 1993 (Juventus)
George Weah: 1995 (Milan)
Ronaldo: 1997 (Internazionale)
Zinedine Zidane: 1998, 2000 (Juventus)
Ronaldo: 2002 (Internazionale)
Fabio Cannavaro: 2006 (Juventus)
Kaká 2007 (Milan)
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Txapelketa Lehen Mundu Gerraren ondorioz ez zen amaitu, FIGC erakundeak Genova irabazle izendatu zuen.
- ↑ Lehen Mundu Gerraren ondorioz ez zen ospatu. Horren ordez, hainbat eskualdeetako txapelketa ospatu ziren.
- ↑ C.C.I. erakundearen txapelketako irabazlea.
- ↑ F.I.G.C. erakundearen txapelketa irabazlea.
- ↑ FC Torino taldeak txapelketa irabazi baina FIGC erakundeak titulurik gabe utzi zuen.
- ↑ 2002. urterarte FIGC erakundeak ez zuen irabazlea onartu, gainera apaindurazko titulutzat jo ohi da.
- ↑ Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ez zen ospatu. Horren ordez, hainbat eskualdeetako txapelketa ospatu ziren.
- ↑ 2004-05 denboraldian hasiera batean Juventus FC irabazletzat eman zen. Gerora, Juventus taldea tartean zegoen Italiako futbol partiduetako azpijokoari buruzko eskandalua eta sententziaren ondorioz Italiako Justizia Auzitegia eta FIGC erakundeak Juventusi titulua kendu zion. Ondorioz denboraldia irabazlerik gabe gelditu zen.
- ↑ 2005-06 denboraldian hasiera batean Juventus taldea irabazle izan zen, halere Italiako futbol partiduetako azpijokoei buruzko sententziaren ondorioz Italiako Justizia Auzitegia eta FIGC erakundeak Juventus titulurik gabe utzi zuten. Txapelketaren titulua hirugarren postuan amatiu zuen Milango Inter taldeari eman zitzaion eta bigarren mailara jeitsiarazi zuten.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Italieraz)Italiako Ligaren webgune ofiziala
|
|||||||||||||