Salif Keita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Salif Keita
Salif Keitaren erretratua
Salif Keitaren erretratua
Datuak
Jaioterria Djoliba, Mali
Jaiotza data 1949ko abuztuaren 25a (65 urte)
Musika mota malitar musika
Tresnak Ahotsa
Disketxeak Mango, PolyGram, Melodie, Sonodisc, Blue Note, Capitol, Mellemfolkeligt, Universal Jazz France, Wrasse, Emarcy
Webgunea Webgune ofiziala


Salif Keita (Djoliba, 1949ko abuztuaren 25a) Maliko abeslaria eta musikagilea da. Mendebaldeko Afrikako ahots garrantzitsuenetako bat da.

1240an Maliko Inperioa fundatu zuen Sundiata Keitaren ondorengo zuzena da, eta horrek ospe berezia eman dio herrikideen artean. Bere musika-lanak gizartearekiko konpromiso handia erakusten du. Salif Keita albinoa da, eta bere etnian albinoak sakrifikatu egiten zituzten garai latzetan zorte ona ekartzeko. Zorte ona, ordea, berak izan du, bizirik jarraitu ahal izan baitu. Musika munduan lehen urratsak Bamako hiriburuan eman zituen, tren geltokiko bidaiariak dibertitze aldera Garraio ministerioak sortu zuen taldean. Han Mory Kanté musikari ginearra ezagutu zuen. Handik urte batzuetara Barne Ministerioak sortutako Les Ambassadeurs du Motel de Bamako taldean hasi zen. Taldeak 1977an lortu zuen lehen arrakasta Mandjou epopeiarekin, gerora herri mandingaren himno herrikoi bihurtuko zena. Urte batzuk geroago, taldea utzi eta Parisera joan zen. Han erritmo etnikoak sortu zituen eta ospe handiko lanak egin zituen. Lan ezagunenen artean ditu Wassalon-foli ("Tounkan" eta "Primpin" abestiekin), Soro (1987), Ko Yan (1989, Gertatzen ari dena), Amen (1991), The Mansa of Mali: a retrospective (1995), Folon, the past (1995). Hainbat musikari ospetsurekin lan egin izan du, hala nola Jackson Browne, Carlos Santana, Wayne Shorter eta Joe Zawinulekin.

The Salif Keita Global Foundation sortu zuen, mundu osoko pertsona albinoen eskubideak babesteko[1].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soro (Mango, 1987)
  • Ko-Yan (Mango, 1989)
  • Amen (Mango, 1991)
  • Destiny of a Noble Outcast (PolyGram, 1991)
  • Folon (Mango, 1995)
  • Rail Band (Melodie, 1996)
  • Seydou Bathili (Sonodisc, 1997)
  • Papa (Blue Note, 1999)
  • Mama (Capitol, 2000)
  • Sosie (Mellemfolkeligt, 2001)
  • Moffou (Universal Jazz France, 2002)
  • The Best of the Early Years (Wrasse, 2002)
  • Remixes from Moffou (Universal Jazz France, 2004)
  • M'Bemba (Universal Jazz France, 2005)
  • La différence (Emarcy ,2009)
  • Anthology, (Emarcy, 2011)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salif Keita Aldatu lotura Wikidatan