Salmonidae

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Salmonidae
Izokin arrunta (Salmo salar)
Izokin arrunta (Salmo salar)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Salmoniformes
Familia: Salmonidae

Salmonidae, Salmoniformes ordenako familia bakarra.

Ur gezetako eta gazietako arrainak dira, eta Ipar hemisferio osoan bizi dira. Familia honetako espezie asko anadromoak dira: bizitzaren zati bat itsasoan igarotzen dute, baina jaio ziren errekara itzultzen dira helduaroan; errekan gora joaten dira hasieraraino, legar-ohantzeetan arrautzak errutera. Gero, hil egiten dira gehienak.

Gizakiak erreketan arrantzatu izan ditu tradizioz. Gaur egun, ordea, elikagai gisa balio komertzial handia dutela ikusita, akuikultura bidez hazten ditu espezie batzuk. Gure artean, oso ezagunak dira amuarraina (Salmo trutta) eta izokina (Salmo salar).

Latinezko salmo hitzetik datorkio izena, Antzinako Erroman hala deitzen baitzieten familia honetako arrainei.

Zikloide-motako ezkata txikiak dituzte. Ez dute hezurrik hegaletan, eta gantz-hegal bat izaten dute bizkarraldean.

Salmonidae familiaren barruan, 3 azpifamilia daude: Coregoninae, Thymallinae eta Salmoninae. Guztira, 12 genero eta 209 espezie sartzen dira arrain-familia honetan:

Salmo trutta, amuarraina

Erreferentziak [aldatu]