Salvatore Accardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salvatore Accardo

(2012)
Bizitza
JaiotzaTurin1941eko irailaren 26a (82 urte)
Herrialdea Italiako Erresuma  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 19a -
Hezkuntza
HeziketaAccademia Musicale Chigiana (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical violinist (en) Itzuli eta orkestra zuzendaria
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina
DiskoetxeaRCA Records
Philips
Deutsche Grammophon (en) Itzuli
Philips Classics Records (en) Itzuli

IMDB: nm0009581 Spotify: 4J806QjdyKrK4guMFMRzKc iTunes: 490931 Musicbrainz: 77e13fe3-a607-4ede-b94e-fa66d1050797 Songkick: 343852 Discogs: 846180 Allmusic: mn0000756671 Edit the value on Wikidata

Salvatore Accardo (Turin, 1941eko irailaren 26a) italiar biolin-jotzailea da. Napoliko Kontserbatorioan ikasi zuen, eta 1956ko azterketetan lehen saria lortu ondoren, Sienako Academia Chigiana ikastetxera joan zen hobekuntza ikasketak egitera. Ordurako Vercelli (1955) eta Genevako (1956) Nazioarteko Lehiaketetan saritua zen, eta 1958an Italiako Irrati Difusioaren saria eta Genevako Biolin Lehiaketa Nazionaleko lehen saria bereganatu zituen. Sari hauek lorturik, Europako eta Ameriketako herrialde guztietara eramango zuten nazioarteko emanaldiak eskaintzen hasi zen. Ganbera-musikaz interesaturik, Italiako Ganbera Orkestra sortu zuen 1968an; 1972an I Musici taldearen eraketan parte hartu eta 1977 arte jarraitu zuen taldean, urte hartan hasi baitzen biolin-jotzaile bakarlarien errepertorio handia interpretatzen. Bakarlari gisa, Accardok Bachen obratik eta Vivaldiren kontzertuetatik hasi eta egungo musikarainoko obrak interpretatzen ditu, baina osperik handiena Paganiniren lan guztien joaldi eta grabazioek eman diote. 1987az geroztik zuzendari-lanetan ere hasi da, baina ez da horregatik bere bakarlari jarduera alde batera utzi. Rossiniren L´occasione fa il ladro opera komikoa izan zen Accardok zuzenduriko lehen obra. Lehen ikasle aritutako lekuan, Academia Chigiana ikastetxean, irakasle ere izan zen 1973 eta 1980 bitartean. Accardok bere jabetzako bi Stradivarius erabiltzen ditu normalean: 1717ko Reiffenber izenekoa bata, eta 1718ko Suzko Txoria bestea. 1992. urtean Cuarteto Accardo taldea sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salvatore Accardo Aldatu lotura Wikidatan