Samuel Scheidt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Samuel Scheidten erretratua

Samuel Scheidt (Halle, Alemania, 1587 - 1654) alemaniar musikagilea eta organista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

J. Sweelincken ikasle izan zen. 1603-1608. urteetan Halleko Moritzkircheko organista izan zen, eta 1619. urtetik aurrera Halleko gorteko organista izan zen. Bachen aurreko organo-musikagile aipagarriena izan zen.

Scheidten lan aipagarriena Tablatura nova (1624) organorako lana izan zen, tablatura idazkera erabili ordez pentagramak erabiltzen zituena. Lan horretan salmoak, ereserkiak, mezak, toccatak, fugak eta elizako musika biltzen ziren, besteak beste.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Scheidt Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]