San Blas eliza (Burlata)

Koordenatuak: 42°50′N 1°37′W / 42.83°N 1.62°W / 42.83; -1.62
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Blas eliza
San Blas elizaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBurlata
Koordenatuak42°50′N 1°37′W / 42.83°N 1.62°W / 42.83; -1.62
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1999ko martxoaren 21a
Arkitektura

San Blas eliza tenplu katolikoa da, Nafarroa Garaiko Burlata udalerrian dagoena.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren plazan dago, Lardazabal kalearen 2. zenbakian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko ekainaren 29an Burlatako San Blas parrokia sortu zen. Santa Maria Soledad Torres Acosta izena eman zioten hasieran, Andre Mariaren mirabeen sortzailea gogoan. Eri behartsuak etxean bisitatzen aritzen ziren Andre Mariaren mirabeak, gau-beilatan. Hasiera batean, San Blas karrikako 10. zenbakian kokatu zituzten parrokiaren lokalak, Burlatan betidanik santu honekiko debozio handia egon da.

Hasiera batean, San Blas karrikako 10. zenbakian kokatu zituzten parrokiaren lokalak. Santu harenganako debozioa betidanikoa izan da Burlatan; horixe erakusten du antzinako San Juan Bautista elizari dagokion San Blasen erretaula egin izanak (Nafarroako Museoan dago gaur egun erretaula). Horren guztiaren ondorioz, herritarrek “San Blas” izena erabiltzen zuten eliza izendatzeko, eta, azkenean, 1978ko otsailaren 3an, parrokiaren izena aldatu egin zuten, eta San Blas izenarekin gelditu zen.

Urteek aurrera egin ahala, eliza txiki gelditu zen, eta gaur egungo orubera eraman zuten. Hain zuzen ere, Andre Mariaren mirabeen mojagaitegia zegoen tokian ezarri zuten San Blas eliza, eta mirabeek ondoko “Salus Infirmorum” Atseden Etxera alde egin behar izan zuten.

Ondoren, zenbait aldaketa egin zituzten, eta 1999ko martxoaren 21ean San Blasen omenezko eliza berria inauguratu zuen Fernando Sebastian Iruñeko artzapezpikuak. Gaur egungo eraikina Serapio Esparza arkitektoak egin zuen.

San Blas eliza.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuteratik ekarritako 1766ko erretaula, estilo neoklasikokoa, absideko elementu nagusia da. Oinplano etena du, eta, aurreko-alboko bistetan, banku altu bat ageri da; haren gainean, osagai bakarreko pieza bat ikus daiteke, plano ezberdinetan kokatutako zutabe ildoxkatuz eta kapitel konposatuz osaturiko ordena erraldoi bat duena. Azkenik, zutarri atxikiz osatua da atikoa, eta, haien gainean, kerubin borrominiarrak eta girlandak daude.

Erdialdean dagoen eskulturak eredu barrokoei jarraitzen die, baina, Karlos Salasen eraginez segur aski, kutsu akademikoa ere sumatzen zaio. Erdiko horma-hobian, santuaren tailu handientsua ageri da, contraposto jarreran. Ertz eta toles askoko arropaz jantzirik ageri da santua, baina, aldi berean, leuntasuna dario irudiari. Hodei kotoikara erraldoi baten gainean altxatzen da, bi kerubinek eta santuaren makulua esku artean duen aingerutxo batek lagundurik. Atikoan, loria bat ageri da, eta, han, triangelu aldeberdin bat -Trinitatearen edota Jainko Aitaren sinboloa – eta bi kerubin. Horretaz gain, bi alboetan, bi aingeru ikus daitezke, oso dinamikoak, eta jatorri berniniarrekoak.

Ezkerraldean, San Frantzisko Xabierkoa ageri da, Iruñeko Jesús eta María elizatik ekarritako irudia da, XX. mendearen hasieran Florentino Isturizek egina. Haren eskuinaldean, berriz, Osasunaren Ama Birjinaren irudia dago, Mariaren mirabeen Institutuko zaindaria dena eta herritarrek oso maitea dutena (maiatzaren 8an ospatzen da haren omenezko besta).

Nabarmena da, halaber, eraikineko bataio-kapera. Hartan, Irangoteko (Aibar aldea) ermitatik ekarritako krismoi bat dago, 1110. urte ingurukoa. Haren ondoan, bataiarri bitxi bat ikus daiteke, jatorria Gardailainen duena. Iturri baten forma du, eta, moldadurazko lauki baten gainean, hiruki-formako frontoi bat ageri da. Frontoi horren azpian, berriz, horma-hobi bat eta zutoin bat ikus daitezke, eta handik ateratzen da ur-jarioa. Honako inskripzio hau irakur daiteke zutoinean: “IHS / ANO 1751″.

Sakristian, Ama Birjina Haurrarekin ageri da eskultura erromanista batean, XVII. mendearen hasierakoa. Jatorrizko polikromia mantendu da eskulturan, nahiz eta ukituren bat edo beste ere egin dioten. Bada, bestalde, estilo herrikoiko gurutzefika barroko bat (82 x 70).

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Hiri Garraioak 3 linea ditu:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]