San Joan bataiotegia (Florentzia)

Wikipedia(e)tik
San Joan bataiategia (Florentzia)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Joan bataiotegia
Firenze.Baptistry06.JPG
Hego-ekialdeko fatxada
Udalerria Florentzia
Herrialdea  Italia
Koordenatuak 43°46′24″N 11°15′17″E / 43.77333°N 11.25472°E / 43.77333; 11.25472Koordenatuak: 43°46′24″N 11°15′17″E / 43.77333°N 11.25472°E / 43.77333; 11.25472
Garaia IV. mendea
San Joan bataiotegia (Florentzia) non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
San Joan bataiotegia (Florentzia)
Artikulu hau Florentziako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus San Joan bataiotegia.

San Joan bataiotegia (italieraz battistero di San Giovanni) Florentziako Santa Maria del Fiore katedralaren mendebaldean kokatua dagoen bataiategia da.

Oinplano oktogonala du, eta Katedraleko plazan (Piazza del Duomo) eta San Joan plazen artean (Piazza di San Giovanni) dago. Hiriko eraikin zaharrenetakoa da, 1059 eta 1128 artean eraikia, Florentziako arkitektura erromanikoan.

Dante Alighieri poeta eta italiar Pizkundeko hainbat pertsona gailen, Medici familiako kide ugari, hemen bataiatu zituzten. Berez, XIX. mende arte florentziar guztiak bertan bataiatzen zituzten.

Ateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paradisuko Atea

Paradisuko Atea ekialdeko atea da, katedralaren parean dagoena. Lorenzo Ghiberti eskultore eta urreginak egin zuen, 1452an, eta bere lan gailena eta Pizkunde garaiko lanik nabarmenetako bat da. Erabat urreztaturik dago eta Paradisukoa ezizena Michelangelo Buonarrotik eman zion. Florentziako uholdearen ondoren, jatorrizko panelak zaharberrituak izan ziren eta handik gertu dagoen Museo dell'Opera del Duomon kontserbatzen dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Joan bataiotegia (Florentzia) Aldatu lotura Wikidatan