San Juan de la Peña monasterioa
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Jazetaniako monasterioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus San Chuan.
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Santa Cruz de la Serós, Huesca | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 42°30′27.77″N 0°40′23.81″W / 42.5077139°N 0.6732806°WKoordenatuak: 42°30′27.77″N 0°40′23.81″W / 42.5077139°N 0.6732806°W | |||
| Garaia | XI.-XII. mendeak | |||
San Juan de la Peña monasterioa Huescako Santa Cruz de la Serós herrian dagoen monasterioa. Goi Erdi Aroan, Aragoiko monasterio nagusietarikoa zen.[1]
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Iruñeko errege Gartzia Eneko eta Aragoiko konde Galindo Aznarez monasterioaren alde egiten hasi ziren. Gartzia Antsok fraideei jurisdikzio eskubidea eman zien, eta haren oinordekoek ere (Antso Nagusiaren agintaldi arte) babesa ematen jarraitu zuten. Antso V.a Nafarroakoak erregeen hilobi bilakatu zuen, eta handik aurrera Aragoiko erregeen panteoi bihurtu zen.
1494an eta 1675an sutea izan zuen. Azken sute hark Monasterio Berria eraikitzea eragin zuen. 1889an, Monasterio Zaharra monumentu historiko izendatu zuten. Azken zaharberritzea Ricardo Magdalena aragoiar arkitektoak zuzendu zuen.[2]