San Nicolás eliza (Ávila)
San Nicolás eliza | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Old Town of Ávila with its Extra-Muros Churches | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Ávilako probintzia |
Udalerria | Ávila |
Koordenatuak | 40°39′06″N 4°42′09″W / 40.651772°N 4.702372°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | San Nikolas Barikoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Azalera | 0,05 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 348-006 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0004413-00000 |
|
San Nicolás eliza Gaztela eta Leongo Ávila hiriburutik kanpo eta Chico ibaiatik gertu dagoen eliza erromanikoa da. Espainiako Monumentu Nazionalaren izenpena du.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikin erromanikoa da, Ávila hiritik kanpo kokatuta. Lurraldeko harri gogorrez egina, hiru atari aurkezten ditu. Iparraldekoa eta hegoaldekoa puntu erdiko arkukoak dira; arkiboltek apaindura sinplea erakusten dute. Mendebaldekoa berriagoa, arku zorrotz bat erakusten du, lore izartuez apainduta, oso ohikoa Ávila aldean.
Barrualdeak hiru habearte ditu, erdikoa besteak baino bi aldiz zabalagoa. Gangak igeltsulanak dira, XVII. mendekoak, Barroko estilokoak eginak. Dorrea du, baina kanpandegi gabekoa. Absideak, harburu batzuk kenduta, dekorazio gutxi du.
Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1980ko otsailaren 22an, Monumentu Historiko-artistikoaren izendapena jaso zuen. 1991ko abuztuaren 1an, kultura ondasuna izanik, babes inguruaren deklarazioa jaso zuen ere bai.[1][2]
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Atari nagusia
-
Fatxada
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):San Nicolás eliza.
- (Gaztelaniaz):Monumentuaren txostena Gaztela eta Leongo Juntaren webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Nicolás eliza (Ávila) |