San Roke baseliza (Bilbo)

Koordenatuak: 43°13′40″N 2°56′21″W / 43.22782019°N 2.93910807°W / 43.22782019; -2.93910807
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Roke baseliza (Bilbo)
San Roke baseliza, Pagasarribidetik
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°13′40″N 2°56′21″W / 43.22782019°N 2.93910807°W / 43.22782019; -2.93910807
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1575
IzenaRoke Montpellierkoa

San Roke baseliza Pagasarri mendiaren ipar magalean dagoen baseliza da, San Rokeren omenez sagaratua. 1575. urtean eraiki zuten, orduan Abando zenaren lurretan, azaroak 14ko aginduz. Hiribildua kolera izurrite batek erasan zuen garaian eraiki zen, izurridunen patroiaren omenez, Done Bikendi elizan udal agintariek hala zin egin baitzuten. Larraskitu auzoaren patroia ere bada San Roke. Baselizaren inguruan giza hilobiak topatu ziren. Bi baserri ditu ondoan eraikiak (gaur egun utziak) eta erretaula apala du barnean.[1] [2]

Abuztuak 16an prozesioa eta erromeria ospatzen ziren baselizan. Eraiki zenetik 1810. urtera arte hala egin zen, Gotzaitegiak ospakizuna Santiago elizara aldatzea onartu zuen arte. Gerora, erromeria berreskuratu da baselizan bertan. Bilboko alkate Juan Mari Aburto, bi urtez behin bertaratzen da, Artxandako San Rokerekin tartekatuz.

Miguel Unamunok bertsook eskaini zizkion:

"Tu adusta paz, de mi anhelar testigo

al verte hoy a mi recuerdo añades

y con el aire de tu cumbre invades

este pecho que hiciste tú conmigo.

Las pardas peñas de San Roque, enhiestas,

espaldas del jayán frente a la Villa

se lanzan llevando tu cabeza a cuestas."

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]