San Roke baseliza (Deba)
San Roke baseliza (Deba) | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Deba |
Koordenatuak | 43°17′30″N 2°20′56″W / 43.29161°N 2.349°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVIII. mendea |
Izena | Roke Montpellierkoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 14 |
San Roke baseliza, Gipuzkoako Deba udalerrian dagoen baseliza bat da, Debabarrena eskualdean. Itziarrera iristen den antzinako galtzadan dago.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baseliza honi buruzko lehenbiziko datuak XVII. mendekoak dira.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arkitekturari dagokionez, bere egurrezko arkupe ederra nabarmentzen da, bai eta sarbideko atrio gaineko korua ere.
Ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baseliza hau hainbat ospakizunen kokalekua da:
- San Roke jaieguna, Debako santu zaindaria, adibidez, abuztuaren 16an ospatzen da. Egun honetan, Debatik baselizara santuaren irudiarekin batera prozesioan igotzeko ohitura dago, bertan meza ospatuz. Ibilbidean zehar eta baselizan bertan ere, esku dantza dantzatzen da, makil eta xingola zurigorridun 10-12 dantzariz osatutako usadiozko dantza.
- Era berean, maiatzaren hirugarren igandean, Debatarren Eguna dela eta, mezaren ondoren ere esku dantza dantzatzen da.