San Salbador eliza (Getaria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Salbador eliza
Getaria Gipuzkoa 2003 07 20.JPG
Getariako San Salbador eliza
Udalerria Getaria
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea  Gipuzkoa
Koordenatuak 43°18′17.55″N 02°12′10.38″W / 43.3048750°N 2.2028833°W / 43.3048750; -2.2028833Koordenatuak: 43°18′17.55″N 02°12′10.38″W / 43.3048750°N 2.2028833°W / 43.3048750; -2.2028833
San Salbador eliza (Getaria) non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
San Salbador eliza (Getaria)

San Salbador eliza Getariako eliza nagusia da. Estilo gotikokoa da eta Monumentu Nazional izendaturik dago. Gutxienez XIV. mendetik dataturik dago, zatirik gehiena XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikia izan zen arren. Konponketa ugari behar izan zituen XIX. mendean zehar, Gerra Karlistetan jasan zituen kalteen ondorioz.

Eliza honetan ospatu ziren lehen Gipuzkoako Batzar Nagusiak, 1397an.

Tenplua, hiru nabez osatuta dago, horietako bakoitza, hiru zatitan banatua. Presbiterioa goratua dago. Arreta pizten dute maila ezberdinek, lurraren mailaren araberakoak direnak. Triforio bikain batek inguratzen du tenplua. Barnealdeari erantsia dago. Gangak zorrotzak dira, oso lirainak.

Eraikin osoa, hareharri harlanduz egina dago, bi ate eta beste hainbeste dorre dituena. Dorre horietako bat, moztua da, iparraldekoa, Inkisizioaren Dorrea bezala ezagutzen da. Elizako dorrerik zaharrena da

Egungo dorrea, sei gorputzez osatua dago.

Pedro Altzagak egin zuen proiektua. Eraikuntza 1525ean hasi zen, eta 1755ean amaitu. Handik bost urtera, goialdea tximista batek suntsitu zuen.

Eliza portutik ikusia.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Salbador eliza (Getaria)
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa