Gipuzkoako Batzar Nagusiak
| Gipuzkoako Batzar Nagusiak Juntas Generales de Gipuzkoa |
|
|---|---|
| Demokraziako 9. legealdia | |
| Mota | |
| Mota | Foru lurraldeko ganbera |
| Zuzendaritza | |
| Lehendakaria | Lohitzune Txarola, Bildu |
| Lehendakariordea | Eider Mendoza, EAJ -tik |
| 2. lehendakariordea | Julio Astudillo, PSE-EE |
| Osaketa | |
| Kideak | 51 |
| Alderdi politikoak | Bildu, EAJ, PSE-EE, PP, Aralar |
| Hauteskundeak | |
| Azken hauteskundeak | 2011 |
| Biltzar lekua | |
| Gipuzkoako Batzar Nagusiak Miramon pasealekua, 164 20014 Donostia |
|
| Webgunea | |
| Webgune ofiziala | |
Gipuzkoako Batzar Nagusiak Gipuzkoako euskal foru lurraldearen legebiltzar eta organo-legegileak dira. Hauteskunde bitartez aukeratutako alderdi politiko ezberdinen ordezkariez osaturik dago legebiltzarra. 2011tik Batzar Nagusien presidentea Bilduko Lohitzune Txarola da.
Eduki-taula |
Zereginak [aldatu]
Batzarren zereginen artean daude:
- Foru Arauen onarketa.
- Gipuzkoako Ahaldun edo Diputatu Nagusiaren aukeraketa, Gipuzkoako organo-betearazle edo gobernuaren burua.
- Gipuzkoako aurrekontuak onartu.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontrola egitea.
Hautespen unibertsalez Gipuzkoako lau barrutietan aukeratutako 51 batzarkidez osaturik daude. Udal Hauteskundeekin batera egiten da bozketa, lau urtetik behin.
Donostialdeak 17 batzarkide aukeratzen ditu, Deba-Urolak 14, Bidasoa-Oiartzunek 11 eta Oria-Goierrik 9.
1983tik 2007ra bitartean, Batzar Nagusien xedea Donostiako Aiete auzoan zegoen, Etxe-zuri jauregian. 2008tik aurrera, Miramongo Parke Teknologikoan dago xede berria.
Osaketa 2011-2015 legegaldian [aldatu]
Aulki banaketa [aldatu]
2011ko Foru Hauteskundeez geroztik, hurrengo osaketa dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek:
- Eusko Alkartasuna-Alternatiba Eraikitzen (Bildu): 22 batzarkide
- EAJ (Eusko Alderdi Jeltzalea): 14 batzarkide
- PSE-EE (Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra): 10 batzarkide
- PP (Alderdi Popularra): 4 batzarkide
- Aralar: 1 batzarkide
Mahaia [aldatu]
- Lehendakaria - Lohitzune Txarola (Bildu)
- Lehenengo lehendakariordea - Eider Mendoza (EAJ)
- Bigarren lehendakariordea - Julio Astudillo (PSE-EE)
- Idazkariak - Iñigo Manrique (PP) eta Rebeka Ubera (Aralar)
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak [aldatu]
| Legegintzaldia | Lehendakaria | Alderdia |
|---|---|---|
| I. (1979-1983) | Xabier Aizarna Azula | EAJ |
| II. (1983-1987) | Xabier Aizarna Azula | EAJ |
| III. (1987-1991) | Gurutz Antsola Larrañaga | EA |
| IV. (1991-1995) | Jon Esnal Alegria | EAJ |
| V. (1995-1999) | Esther Larrañaga Agirre | EAJ |
| VI. (1999-2003) | Iñaki Alkiza Laskibar | EA |
| VII. (2003-2007) | Leire Ereño Osa | EA |
| VIII. (2007-2011) | Rafaela Romero Pozo | PSE-EE |
| IX. (2011-) | Lohitzune Txarola Gurrutxaga | Bildu |
Aurreko emaitzak [aldatu]
| Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak |
|
|
| 1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 1999 | 2003 | 2007 | 2011 |
2007-2011 legealdia [aldatu]
- PSE-EE (Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra): 16 batzarkide
- EAJ (Eusko Alderdi Jeltzalea): 16 batzarkide
- H1! (Hamaikabat): 7 batzarkide (EAtik bananduak)
- Alternatiba: 2 batzarkide (EBtik bananduak)
- EB (Ezker Batua - Berdeak) - Aralar: 6 batzarkide
- EB (Ezker Batua - Berdeak): 4 batzarkide
- EB (Ezker Batua - Berdeak): 2 batzarkide
- Aralar: 2 batzarkide
- PP (Alderdi Popularra): 6 batzarkide
EAE - Euskoa Abertzale Ekintzaren aldeko botoak baliogabetzat hartu ziren bere hautes zerrendak legez kanporatu baitzituzten. Hauteskundeotan, baliogabeko botoak %22,17 izan ziren (72.000tik gora), zeinetan oinarrituz EAEk 12 eserleku aldarrikatzen dituen, Batzar Nagusietako bigarren alderdi gisa.
2003-2007 legealdia [aldatu]
Ezker Abertzalearen Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) debekatua izan zen arren, bere aldeko boto eskatu zuten, nahiz eta ofizialki baliogabetzat hartu. Bozka nuluak 64.032 izan ziren, %11,24a. AuBk legegintzaldi osoan emaitza horien araberako batzarkide kopurua aldarrikatu zuen.
1999-2003 legealdia [aldatu]
1995-1999 legealdia [aldatu]
- EAJ: 12 batzarkide
- HB: 11 batzarkide
- EA: 10 batzarkide
- PSE-EE: 9 batzarkide
- PP: 7 batzarkide
- EB: 2 batzarkide
1991-1995 legealdia [aldatu]
- HB: 12 batzarkide
- EA: 12 batzarkide
- EAJ: 12 batzarkide
- PSE: 9 batzarkide
- EE: 4 batzarkide
- PP: 2 batzarkide
1987-1991 legealdia [aldatu]
- EA: 16 batzarkide
- HB: 14 batzarkide
- PSE: 9 batzarkide
- EAJ: 6 batzarkide
- EE: 5 batzarkide
- AP: Batzarkide 1
1983-1987 legealdia [aldatu]
1979-1983 legealdia [aldatu]
- EAJ: 33 batzarkide
- HB: 19 batzarkide
- PSE: 12 batzarkide
- EE: 10 batzarkide
- CDI: 4 batzarkide
- UCD: 3 batzarkide
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Gipuzkoako Batzar Nagusien webgunea