Getaria (Gipuzkoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Getaria

 Gipuzkoa
Getariako portuaren ikuspegia.
Getariako portuaren ikuspegia.
Izen ofiziala Getaria
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola Kosta
Alkatea Nika Lertxundi (Bildu)
Herritarra getariar
Koordenatuak 43°18′12″N 2°12′16″W / 43.30333°N 2.20444°W / 43.30333; -2.20444Koordenatuak: 43°18′12″N 2°12′16″W / 43.30333°N 2.20444°W / 43.30333; -2.20444

Gipuzkoa municipalities Getaria.JPG

Eremua 10,6 km2
Garaiera 0-278 m
Distantzia 24 km Donostiara
Posta kodea 20808
Biztanleria 2.666 bizt (2011)
Dentsitatea 251,51 bizt/km²
Sorrera 1209 hiri gutuna
http://www.getaria.net

Getaria Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko udalerria da, itsas bazterrean kokatua. Ekialdean Zarautz du eta mendebaldean Zumaia. 2011n, 2.666 biztanle zituen.

Getaria Juan Sebastian Elkano marinelaren jaioterria da, munduri bira osoa eman zion lehena izandakoa. Euskal kostaldeko turismogune ezaguna da, Getariako Txakolinaren sorleku nagusia. Bertan dago San Anton mendia, lehorrera lotua dagoen mendixka ezaguna, kostaldeko itxura aipagarria.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Getaria eta San Anton mendiaren ikuspegia.

[aldatu] Itsasoa

Sakontzeko, irakurri: Getariako portua

Herriko kaia Euskal Herriko garrantzitsuenetarikoa dugu. Historikoki, azpimarratzekoa da Juan Sebastian Elkano nabigatzailea, Magallanesekin batera, itsasoan zehar, munduko itzulia egiten lehena izan zena.

Bi hondartza ditu Getariak, Gaztetape eta Malkorbe.

[aldatu] Auzoak

Herriak lau auzo ditu herriguneaz gain:

[aldatu] Historia

Getariko portua iluntze aldera.

Getariako hiribildua XIII. mendearen hasieran fundatu zuen Alfontso VIII.ak Donostiako Forua eman zionean. Gaztelako erregeek merkataritza-arloko pribilegio garrantzitsuak eman zizkioten eta hasiera-hasieratik izan zen portu- eta marinel-gune nabarmena.

1397an San Salbador elizan bildu zen Gipuzkoako Anaidiaren Batzarra, Gipuzkoako foru-legeriaren oinarri izan ziren ordenantzak onartzeko.

1597an hiribilduaren zati handi bat suntsitu zuen sute garrantzitsu bat pairatu zuen eta, geroztik, bere historian zehar hainbat gerrak eragindako hondamenak jasan dituen arren, Getariak Erdi Aroko jatorrizko hirigintza-ezaugarriak gordetzen ditu oinplanoan eta bide-trazaduran, baita bere lursail-egituraren zati handi batean ere.

[aldatu] Ondarea

Getaria bastida gisako hiribildua da, kokatzen den lurraren topografiak nabarmen baldintzatzen duen oinplano angeluzuzena daukana. Bide-bilbea aldapa handiko lau kale paralelok osatzen dute: San Roke, Elkano, Kale Nagusia eta Aldamar kalea, kantoiek zeharka ebakitzen dituztenak. Hegoaldetik iparralderako norabidean dauden kaleak kairaino jaisten dira; XV. mendean egin zen betelan honek hiribildua San Anton mendiarekin lotu zuen.

Erdi Aroko harresietatik aztarna gutxi geratzen dira pilotaleku aldean eta Aldamar dorrearen inguruetan. XVII. mendean hiribilduko defentsak indartu egin ziren, hegoaldean eta iparraldean bastioi eta bateriaz hornitutako harresiak ezarriz. Iparraldean, itsasorantz orientatuta, Katrapona-bekoa egungo tunela hiribildura sartzeko zubi altxagarriz hornitutako atea zen.

Bide-trazaduraz gainera, Getariak Berant Erdi Aroko lursail-zatiketaren ezaugarriak gordetzen ditu: aurrealde estu eta sakonera handiko mehelin komuneko etxez osatutako etxadi trinkoak. Eraikuntza-tipologia nagusiak eutsi egiten die tradiziozko ezaugarriei: eraikinek behe-solairua eta bi solairu dituzte eta bi isurkiko teilatua, teilatu-gailurra fatxadaren paralelo dutela. Eraikuntza batzuetan bao eta apaingarri gotikoak aurki daitezke oraindik ere. Era berean, goiko solairuetan zurezko egitura duen eraikuntzaren bat ere badago.

San Salbador eliza gotikoa arte- eta arkitektura-interes paregabea izateaz gain, leku historiko ospetsua da, bertan bildu baitzen 1397an Gipuzkoako Anaidiaren Batzarra, Gipuzkoako foru-legeriaren oinarri izan ziren ordenantzak onartzeko.

Halaber, badira beste zenbait eraikin interesgarri: Aldamar dorre gotikoa, irtenune batean kokatua, Joan Sebastian Elkanoren omenez eginiko monumentutik hurbil; Zarautz eta Olasotarren dorrea, elizaren parean kokatua; Elkanoren omenez eginiko monumentua, 1920ko hamarkadako obra eklektikoa; eta Udaletxe zaharraren eraikina, Kale Nagusian kokatua.

Cristobal Balenciaga museoa herrigunetik hurbil dago.

1996ko otsailaren 27an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Getariako Hirigune Historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
1.330 1.536 1.809 2.006 2.005 2.082 2.253 2.658 2.415 2.349 2.406 2.628

[aldatu] Udal hauteskundeak

Udal hauteskundeetako emaitzak
Alderdiak 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Bildu 751 5 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 651 5 668 8
Aralar 154 1 247 2
Eusko Alkartasuna (EA) (Bildu barruan) (Bildu barruan) 85 1

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Urolaldeko hizkera

[aldatu] Iruditegia

[aldatu] Txakolina

Getaria txakolina ekoizteko leku tradizionala da, eta gaur egun honekin lotuta jatorrizko izendapena dauka.

[aldatu] Getariar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Getaria (Gipuzkoa)
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak