Sanada Nobutsuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sanada Nobutsuna (japonieraz 真田信綱, 1537-1575eko ekainak 29), Takeda klana zerbitzatu zuen XVI. mendeko samurai japoniar bat izan zen. Nobutsuna Matsuo gazteluan jaio zen, eta Sanada Yukitakaren seme nagusia izan zen. Adin nagusitasunera iristear zegoela, Takeda Shingenen izeneko shin kanjia (信) erabiltzea baimendu zioten, eta, beraz, Nobutsuma izena hartu zuen (信綱).

Uste denez, bere lehen kanpaina, Toishiko setioan izan zen. Takeda klanaren alde borrokatu zuen, honela, Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletakotzat hartua izan zelarik. 1575eko Nagashinoko guduan, Nobutsuna, 200 zaldizkoren buru izan zen, gatazka honetan hil zelarik.

Bere iloba, Sanada Yukimura, bere garaiko samurairik ospetsuenetako bat bihurtu zen.