Sant'Angelo gaztelua

Wikipedia(e)tik
(Sant'Angelo Gazteluatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sant'Angelo gaztelua, izen bereko zubitik ikusia.

Sant'Angelo gaztelua edo Castel Sant'Angelo (Hadrianoren Mausoleoa bezala ere ezaguna), Tiber ibaiaren eskuinaldeko ibarrean dagoen monumentu erromatar bat da, pons Aelius zubiaren aurrean (gaur egun Sant'Angelo zubia), Vatikano hiritik gertu.

Hadriano enperadoreak hasia 135ean bere eta bere familiaren mausoleoa izateko, Antonino Piok amaitu zuen 139an. Monumentua, trabertinoan, Hadriano enperadoreak gidaturiko brontzezko koadriga batekin apaindua zegoen. Laster, eraikinak, bere erabilera aldatu zuen eta eraikin militar bihurtu zen. Aurelianoren Harresietara, 403an bildu zen.

Gazteluaren gaur egungo izena, 590. urtetik dator, Erroma biziki kaltetu zuen izurri izurrite batean. Garai hartako Aita Santua, Gregorio I.a Handiak, San Migel Goiaingerua ikusi zuen gazteluaren tontorrean, bere ezpata gordetzen zuena, izurritearen amaiera adieraziz. Agerkunde hori ospatzeko, aingeru baten estatua batek koroatzen du eraikina (lehenik Raffaello de Monteluporen haitzurdinezko estatua batek, eta, ondoren, 1753tik, Pierre van Verschaffelten brontzezko estatua bat Berniniren marrazki batean oinarritua).

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

(Gaztelaniaz)Sant'Angelo gazteluari buruzko informazio eta argazki gehiago

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak