Antonino Pio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonino Pio enperadorea.

Antonino Pio[1] , latinez Titus Aurelius Fulvus Boionius Arrius Antoninus Pius, (86ko irailaren 19a - 161eko martxoaren 7a) Erromako enperadorea izan zen, 138tik hil zen arte.

Estreinako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tito Aurelio Fulvo 89ko kontsularen semea, gaur egungo Nîmes-en jaio zen. Aita hil ondoren, Arrio Antonio aitonarekin hezi zen, zein kultura zabaleko gizona eta Plinio Minorren laguna zen.

Kuestor eta pretor izan ostean, 120an kontsul hautatu zuten. Hadrianok Italiako lau prokontsuletako bat izendatu zuen. Asia probintziako prokontsula ere izan zen. Hadriano enperadoreak 138ko otsailaren 25ean oinordeko aukeratu zuen, (lehen aukeratua, Elio Vero, hil baitzen), baldin eta oinordekotzat Marko Aurelio (Hadrianoren iloba) eta Luzio Vero hartzen bazituen.

Agintean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago enperadore honen jarduerari buruzko informazio handirik. Erromatar Inperioko administrazioa murriztu zuen, batez ere Italiatik kanpokoa.

Antonino eta Faustina Maiorren tenplua Erromako foroan (gaur egungo San Lorenzo in Mirandako eliza).

Antonino Pioren lehen eginkizunetako bat Hadriano jainko izendatzeko Senatuari eskatzea izan zen. Ahalegin horregatik Pio goitizen jaso omen zuen. Beste bi arrazoi badaude. Alde batetik, aitaginarreba zaharra Senatuan zaintzen zuen; beste aldetik, Hadrianok hiltzera zigortutakoak aske utzi zituen.

Agintaldi baketsua izan zen. Mauretania, Judea eta Britanian matxinadak sortu ziren, baina garrantzia txikikoak. Britanian, Antoninoren Harresia eraiki zen, baina berehala utzi zuten. Horri esker, tenpluak, antzokiak eta mausoleoak eraikitzeko dirua eta astia izan zuen.

Etxeko hartu-emanetan Antoninok ez zeukan hainbeste zorterik. Emaztea, Faustina Maior ezaguna zen fideltasuna ezarengatik. Hala ere, Antoninok azken uneraino maite zuen, haren hirugarren urtean agintean hil baitzen Faustina Maior. Haren omenez, neska umezurtzentzat etxe-sare bat ordaindu zuen Antoninok. Lau seme-alaba zituzten. Hiru gaztetan hil ziren. Laugarrena, Ania Faustina, Marko Aurelioren emaztea izatekoa zen.

Sukarrak hil zuen Antonino Pio 161ko martxoaren 7an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonino Pio Aldatu lotura Wikidatan