Tiber

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tiber
Tevere (it), Tiberis (la)
StAngelo Bridge Rome.jpg
Erroma zeharkatzean
Kokapena Lazio
Luzera 406 km
Arroa 17.375 km²
Emaria 267 m³/s
Iturburua Apeninoak (1.268 m)
Ibai ahoa Mediterraneoa
Tiber.PNG

Tiber[1] (Tevere italieraz; Tiberis latinez) Italiar penintsulako ibaia da. 405 kmko luzera du eta Italiako bigarren ibairik luzeena da, Poren ondotik.

Apeninoetan jaiotzen da, Fumaiolo mendian, Toskanan. Ondoren Umbria eta Lazioko eskualdeak zeharkatzen ditu Peruggia eta Erromatik pasatuz. Ibaia Ostia hiri zaharrean bi itsasadarretan banatzen da, Isola Sacra (hegoaldean) eta Fiumicino (iparraldean) eta bi hauek Tirreniar itsasoan itsasoratzen dira.

Tiber ibaiaren ur-emaria guztiz irregularra da eta Erromako auzo batzuetan uholdeak gertatzen ziren ibaiaren ibilgua kanalizatu zuten arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontziz ibiltzeko egokia sekula izan ez bada ere, dokumentuek argi uzten dute, K. a. VIII. mendean Erroma ibaiaren ertzean sortu zenean, eskualdeko merkataritzako garraiobide garrantzitsua zela. Inperioaren garaian ibaiaz baliatzen ziren Ostia Anticako portutik (ibaiaren bokalean) hiriko laboreak, ardoak eta olioak garraiatzeko. Ibaiaren ohean metaturiko sedimentuak, ordea, nabigaziorako oztopo bihurtu ziren Erdi Aroan zehar. XXVIII. eta XIX. mendeetan ibaiaren hondoa garbitzeko saioak egin zituzten, ontziz ibil ahal izateko, baina XX. mendean utzi zituzten lanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiber Aldatu lotura Wikidatan