Willis dorrea
Wikipedia(e)tik
(Sears Dorreatik berbideratua)
Willis Dorrea (antzina Sears Dorrea) Chicagon dagoen etxeorratz bat da. 442 metroko garaiera eta 108 solairu ditu. Hiru urteko eraikuntza lanen ondoren 1973an bukatu zen, ordura arte New Yorkeko World Trade Center-eko Dorre Bikiak ziren munduko eraikuntzarik altuenei lehen postua kenduz. 1982an, telebista antena bat erantsi zitzaion eta 527 metroko altuera lortu zuen. 1998an Kuala Lumpurreko Petronas Dorreak eraikitzean lehen postu hori galdu zuen.
Proiektua Bruce Graham arkitektoaren agindupean, Skidmore, Owings and Merrill arkitektura bulegoak gauzatu zuen.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Willis Dorrearen webgune ofiziala
| Aurrekoa World Trade Center |
Ameriketako Estatu Batuetako eraikinik garaiena 1973 - |
Ondorengoa Garaiena da |
| Aurrekoa World Trade Center |
Munduko eraikinik garaiena 1973 - 1998 |
Ondorengoa Petronas dorre bikiak |
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |