Sebastián Vizcaíno
Wikipedia(e)tik
Sebastián Vizcaíno estremadurar itsasgizona eta konkistatzailea izan zen (1548 - 1624). Portugaleko konkistan parte hartu ondoren, Espainia Berrian egokitu zen eta Kaliforniako kostaldea konkistatzeko saioak egin zituen (1596-1597, Andaluzia Berria; 1602, Kalifornia Beherea). Sortalde Urrunera joan zen gero, eta, tarteka, Espainiako koroaren eta Japoniaren arteko bitartekari izan zen. 1612-1613. urteetan Espainia Berrira itzuli zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.