Kaliforniako penintsula
Wikipedia(e)tik
Kaliforniako penintsula, Baja California eta Kalifornia Behereko penintsula ere deitua, Mexikoko ipar-mendebaldean, Ozeano Barearen eta Kaliforniako golkoaren artean dagoen penintsula luzanga da. 1280 km luze da, iparraldeko Mexicalitik hegoaldeko Cabo San Lucaseraino, eta 80-220 km zabal. Administratiboki bi estatutan zatiturik dago: Baja California ipar latitudeko 28º paralelotik iparraldera eta Baja California Sur hegoaldera. Iparraldean AEBetako Kalifornia estatuarekin du muga eta ipar-ekialdean Colorado ibaiak Mexikoko Sonora estatutik bereizten du.